Gabierrotako oinezkoentzako zubia, zabalik
Fanderia eta Gabierrota auzoak lotzen dituen bigarren oinezkoentzako zubia zabalik da berriro, konponketak bukatuta.
Gabierrotako bigarren zubia berritutaHerri Bizia Fanderia eta Gabierrota auzoak lotzen dituen bigarren oinezkoentzako zubia zabalik da berriro, konponketak bukatuta. Jarduketara, 124.902, 82 euroko inbertsioa bideratu du udalak, eta lanak, Eginka Construcciones y Reformas SL enpresak egin ditu. Zubiaren ezaugarri geometrikoak eta kromatikoak mantendu dituzte lanak egiterakoan. Egindakoak, ondokoak: zubiko zurezko zoladura eta alboko petoak ordeztu dituzte C3 labainkortasun klasea betetzen duten tarima teknologikoko piezak erabilita. gainera, elementu metaliko denak saneatu, konpondu, garbitu eta margotu degin dituzte, korrosioa eta oxudoa saihesteko produktu berezi batekin tratatu eta profil metalikoen aldaketa puntuala egin dela azaldu du udalak.
lanak bukatuta, zubia segurtasun kontserbazio eta iraunkortasun baldintza onetan berreskuratu da zubiaren konfigurazioari eta itxura bereizgarriari eutsita.
Zubiaren konponketa auzo elkartearekin adostutako esku hartzea izna dela azaldu du udalak. Gaineratu du udalerriko zubien egoera pixkanaka berrikusten ari dela, bakoitzaren beharrak ezagutu eta beharrezko jarduketak egiteko. Gabierrota eta Fanderia arteko zubia berriro zabaltzea garrantzitsua dela Gabierrotarentzat gaineratu du, “auzoarentzat garrantzitsua den lotura bat berreskuratzea suposatzen baitu”.
