Andreonera, ipuinen magiarekin gozatzera
Andreone udal liburutegiak zazpi ipuin kontaketa saio jasoko ditu urria eta azaroa bitartean- 4-7 adin tartekoentzat dira.
Lezoko udazkena ezin da ulertu, haurren ikuspegitik behintzat, Andreone Lezoko Udaleko Liburutegiaren ipuin kontaketarik gabe. Urtaroko hitzorduari fidel, beraz, liburutegiko arduradunek ipuin kontaketa ziklo berria prestatu dute, zazpi saiokoa. Urrian hiru izango dira, azaroan beste lau. Zazpi denera, beraz. 4-7 adin tartekoei begirako saioak dira, ipuinen magiarekin goza dezaten
Honakoa da ipuin kontaketa emanaldien zerrenda. Den-denak 18:15ean hasiko dira, beti asteazkenetan.
- Hilaren 7an, Pello Añorgak Gizontxo bizarduna kontatuko du.
- Hilaren 14an, Maite Frankoren txanda Filomena musugorri, errege!-rekin.
- Hilaren 21ean, Udazken, ken, ken aurkeztuko die haurrei Ixabel Agirresarobek.
- Azaroaren 4an, Ana Apikak Han txikia izanik izango du mintzagai.
- Azaroaren 11n, Amelik Udazkeneko kontakizunak ekarriko ditu Andreonera.
- Azaroaren 18an, Maleta moleta, Mikel Susperregi lezoarrarekin.
- Azaroaren 25ean, udazkeneko azken ipuina Andreonen: Ines Bengoak Ipuin gozo eta gaziak kontatuko ditu.
