Makilen borrokek Antxo hartuko dute
Hilaren 10ean eta 11n Stickfighting topaketa egingo da Ibaiondo frontoian. Erakustaldiak eta tailerrak egingo dituzte.
OpenLab42 elkarteak, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, Stickfighting izeneko topaketa antolatu du Antxoko Ibaiondo frontoian, hilaren 10ean eta 11n. Bi egunez, makilen borrokaren inguruko erakustaldiak eskainiko dira Antxon, eta tailerrak ere egingo dituzte, hastapenekoak eta borroketan esperientzia duten horientzat.
Hilaren 10eko (larunbata) jarduerak pertsona orori begirakoak dira; hilaren 11ko (igandea) ekintzak, aldiz, arte martzialetan esperientzia duten borrokalarientzat izango dira. Izen emateak 659 66 99 89 telefonoan egin behar dira.
Hona hemen egitaraua egunez egun:
Stickfighting topaketa
Hilak 10, larunbata
Dog Brothers erakustaldia
- Ordua: 11:30etik 12:00etara.
- Zuzendaria: OpenLab42.
- Edukia: Lan teknikoaren eta sparring arinaren erakusketa.
- Publikoa: Adin guztiak.
Makil borroka tailerra
- Ordua: 12:00etatik 13:00etara.
- Zuzendaria: OpenLab42.
- Edukia: Jokoak, makilaren erabilera seguruaren hastapenak, oinarrizko mugimendu kontzeptuak eta makilarekiko errespetua.
- Publikoa: Adin guztiak.
Makil borroka: oinarrien tailerra
- Ordua: 17:00etatik 19:00etara.
- Irakaslea: Benjamin Ritinier.
- Edukia: Mugimenduen oinarriak, eraso-defentsa egitura, segurtasuna eta makilaren biomekanika.
- Publikoa: Esperientziarik gabeko edo hasiberrien mailako helduak eta gazteak.
Hilak 11, igandea
Makil borroka: esperientziadunentzako tailerra
- Ordua: 10:00etatik 14:00etara.
- Irakaslea: Benjamin Ritinier.
- Edukia: Sparring librea, sparring gidatua, makilaren integrazioa eta borroka eszenatokietan.
- Publikoa: Arte martzialetan esperientzia duten praktikanteak, bai kontaktukoak bai makiladunak, edozein estilo edo eskolatakoak.
