Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Martxan dira Donibaneko saneamenduko obrak

Lehen fasea Bizkaia plazaren inguruan, Juan XXIII kalean eta Donibane kalearen hasieran gauzatuko da, eta zortzi hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/10/02

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Donibaneko saneamenduaren lehen faseko obrak hasi ditu. Hasteko, Bizkaia plaza hesitu eta itxi egingo da. Gune horretan eraikiko da ponpaketa estazioa, handik hondakin urak Loiolako araztegiraino eramateko, han tratatu daitezen. Teknikarientzako etxolak eta beharrezko segurtasun eta higiene baliabideak ere bertan instalatuko dira.

Jarduketak Ansareo Obras, Construcciones y Conservación SA enpresari esleitu zaizkio, 1.350.339 euroan, BEZa barne, eta zortzi hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute. Jasangarritasun Departamentuak, Pasaiako Udalak, Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Añarbeko Uren Mankomunitateak lortutako akordioari esker abiatu dira lanak.

Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak obren hasiera goratu du: “Abian dira dagoeneko Donibaneko saneamenduko lanak. Herritarrek aspalditik eskatzen zuten jarduketa da, eta, horretarako, zailtasun teknikoak gainditu eta erakundeen arteko akordioak lortu behar izan dira. Lan partekatu horri eta Jasangarritasun Departamentuaren bultzadari esker, aldarrikapen historiko bati erantzuten diogu gaur”.

Bestalde, Teo Alberro alkateak nabarmendu du obren hasiera “oso urrats garrantzitsua” dela Donibanerentzat eta badia osoarentzat: “Herriak urte asko daramatza jarduera hori eskatzen, eta behar nabarmen bati erantzuten dio, bai ingurumen ikuspegitik, bai auzotarren bizi kalitatearen ikuspegitik. Donibaneko herritarren konstantzia eta errebindikazio gaitasun nabarmendu nahi ditut, urteetan zehar gehiago luzatu ezin zen egoera bat bukatzeko beharra defendatu baitute”. Bide horretan, alkateak adierazi du “pozik” egoteko eguna dela: “Aldarrikapen historiko hori obra zehatz bat eta badia osasungarriago bateranzko benetako aurrerapen bat bihurtzen hasten delako”.

Funtsezko jarduera

Obren lehen fasea Bizkaia plazaren inguruan, Juan XXIII kalean eta Donibane kalearen hasieran gauzatuko da. Ponpaketa estazioaz gain, saneamendu sare bereizle berri bat ere eraikiko da. Jarduketa horri esker, herritarren heren batek sortutako hondakin urak bildu ahal izango direla adierazi dute arduradunek, badiara zuzenean ez isurtzeko. Gauzak horrela, espazio horren gaineko ingurumen inpaktua nabarmen murriztuko dela eta bertako uren kalitatea hobetuko dela baietsi dute. Hondakin urak eta euri urak bereizteko kolektore berriak jartzeaz gain, zoladurak, hiri zerbitzuak eta espazio publikoak berrezartzea aurreikusi dute arduradunek.

Jasangarritasun Departamentuak obra proiektuaren %30 finantzatu du, eta beregain hartu ditu lanen gauzatze teknikoa, lizitazioa, kontratazioa, zuzendaritza eta ikuskapena. Bestalde, udalak jarduketetarako beharrezkoak diren lurzoruak jarriko ditu eskura. Euri urak jatorrian bereiztea gauzatuko du saneamendu sarean sar ez daitezen, eta trafikoaren kudeaketa, mugikortasuna, herritarrekiko komunikazioa eta obrak egin bitartean sor daitezkeen gorabeheren konponbidea koordinatuko ditu.

Aipatutako egitekoak Donibaneko saneamendu integralaren lehen fasearen barrukoak dira, eta hainbat hamarkadatan Pasaiako badiara isurketak eragin dituen saneamendu sare zaharkitu bat eraldatzen hasteko aukera emango du. Obrak hasita, “urrats erabakigarria” egin da badiaren ingurumena lehengoratzeko, eta auzotarren aldarrikapen historiko bati erantzun ahal izango zaio.

Obren ondorioak

Astelehenetik (hilaren 5etik) aurrera, obrek aldaketak eragingo dituzte Bizkaia plazan. Zortzi hilabetez gutxi gorabehera, ondoko aparkalekuetako eta lorategietako zati bat hartu beharko da, obra eremua egokitzeko. Gune horretan lanetarako behar diren bitartekoak eta materialak jarriko dira: edukiontziak, ibilgailuak eta laneko ekipamenduak. Udaltzaingoa arduratuko da eremua hesitu eta seinaleztatzeaz. Udala mugikortasuna errazten eta lanek eragindako eragozpenak murrizten arituko da.

Alberrok eskerrak eman dizkie herritarrei “erakutsi duten pazientziagatik eta lankidetzagatik”, eta baietsi du udalak lan egingo duela “afekzioak ahalik eta txikienak izan daitezen, komunikazio hurbila mantenduz eta lanak egitean sor daitezkeen beharrei erantzunez”. Eta jarraitu du: “Beharrezko eta etorkizuneko obra baten aurrean gaude. Saneamendua hobetzeak badia babestea, isurketak murriztea eta Pasaia jasangarriago eta bizitzeko espazio hobeak izango dituen baterantz aurrera egitea esan nahi du. Badakigu bide luzea daukagula aurretik, baina gaur pauso garrantzitsu bat ematen ari gara eta lanean jarraitu behar dugu Donibaneko saneamendu integrala osatzeko”.

Bukatzeko, honakoa esan du Asensiok: “Badakigu Donibaneko erdigunean egingo den obra honek auzoko eguneroko bizimoduari eragingo diola. Udalarekin koordinatuta lan egingo dugu herritarrei informazioa emateko eta sor daitezkeen gorabeherei erantzuteko. Helburu partekatuak merezi du ahalegin hori: isurketak bukatzea eta badia garbiago baterantz aurrera egitea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Basozaindariak abiarazi dute, herritarrak basoen zaintzan inplikatu daitezen

Euskal Herria, Gipuzkoa

«Bere koloreagatik hil dute Babacar»

EAJk eta EH Bilduk estatus politiko berriaren eta autogobernuaren alde egin dute berriro

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak 777.000 euro emango dizkio Donostiako Udalari, etxegabeei otorduak banatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasun jaialdi bat eginen dute Zestoan emakume bati laguntzeagatik iaz epaitutako sei lagunen alde

Gipuzkoako Foru Aldundiak indartu egingo du Hondarribia eta Donostia arteko zuzeneko autobus zerbitzua

Donostiako suhiltzaileek txartzat jo dute udalak 2027rako proposatutako aurrekontua

Euskal Herria, Gipuzkoa

Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du Hondarribian

Arrasateko ura edangarria da berriro

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.