Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Itsasoaren oroimena', Pasaiako itsas memoria eraikitzeko

'Itsasoaren Oroimena. Pasaiako objektuak, kontakizunak eta itsas bizitza' erakusketa parte hartzailea zabaldu dute San Pedroko lonjan.

San Pedroko lonjan ezarri dute erakusketa.Mater
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2026/10/02

Pasaia, itsasoa eta arrantza estu lotuta daude. Hiruak bat dira; edo izan dira behintzat duela ez asko arte. Herriaren ondare materian eta ez materialaren zati da sektorea Baina horren memoria galbidean dela iritzita, eta hura berreskuratu eta herritarrengana hurbiltzeko erabakia hartu dute Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak eta Arkeolur elkarteak, eta Pasaiako Udalaren, Pasaiako Portu Agintaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan dute: Itsasoaren Oroimena. Pasaiako objektuak, kontakizunak eta itsas bizitza erakusketa parte hartzailea aurkeztu dute, Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan. Erakusketaren testuinguruan hainbat jarduera ondo dituzte gainera (beheko koadro urdineko zerrendan ikus daitezke horiek). San Pedroko lonjan jarri dute erakusketa. Asteazkenean aurkeztu dituzten, lonjan bertan, erakusketa nahiz jarduerak.

Asteazkeneko aurkezpenaren une bat.

Erakusteak eta horren inguruko ekitaldiak, gainera, urteurren biribil batekin bat egingo dute, Itsas Gela elkartearen 25. urteurrena ospatzeko esparruan kokatzen delako. “2001ean jaio zen, beren herriak itsasotik modu iraunkorrean bizitzen jarrai zezan erabakita zeuden sanjuandar kuadrilla baten ekimenez eta bultzada komunitarioaz. Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren elkarte sustatzaileak mende laurden bateko ibilbidea betetzen du. 25 urte geroago elkarteak hasierako bokazioa berresten du, berriz ere pasaitar komunitatea bere itsas ondarearen benetako protagonista eta zaindari bihurtuz”, esan dute Mater-eko kideek.

Parte hartzailea
Itsasoaren Oroimena erakusketa Pasaiako itsas ondarearen zati bat berreskuratzeko borondatearekin jaio da. “Izan ere”, adierazi dute antolatzaileek, “ondare hori ez dago objektuetan bakarrik, baita portuari bizitza eman diotenen ahots, oroitzapen, jakituria eta istorioetan ere. Erakusketak memoria hori galdu baino lehen babestu behar da, eta, aldi berean, belaunaldi berriei hurbildu, ezagutu, baloratu eta beren egin dezaten”

Espazio ireki eta parte hartzaile gisara aurkeztu dute San Pedroko lonjakoa. Hala, jada jarrita dagoenari, herritarrek euren ekarpena egin diezaioketela adierazi dute sustatzaileek, argazkiak, agiriak, tresnak edo objektuak. Komunitateak memoria kolektiboa eraikitzeko bidean pisu handia duelako antolatzaileen ustez: “Testigantza pertsonalak eta elkarrizketak ere erakusketaren parte dira: arrantzaren, ontzien, portuko lanaren eta Pasaiako nortasuna sakonki markatu duen itsasoari lotutako bizimoduaren oroitzapenak”.

Esperientzia begiratzeko, entzuteko, ukitzeko eta gogoratzeko gonbidapena egiten duten baliabideekin osatu da: jatorrizko objektuetatik eta itsas bizitzako berezko elementuetatik hasi eta testigantzetara eta Pasaiako Mapa Emozionalera arte; bertan, pertsona bakoitzak bere oroitzapena utz dezake badiako leku bati lotuta: “Horrela, antzinako portuak gaur egungo Pasaiarekin egiten du topaketa”.

Jardueren zerrenda

Jarduera denak doan dira, San Pedroko lonjan dagoen erakusketa eremuan. Doan izan arren, aurrez izena eman behar da Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren webgunean, haien posta elektronik bidez, edo 619 814 225 telefono zenbakira deituta.

  • Hilak 6, asteartea. Saregile tailerra Hondarribiko saregileekin. Bi txanda (17:00etatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara). 12 urtetik gorakoentzat (9 leku txanda bakoitzeko). Hondarribiko saregileek erakutsiko dute nola konpontzen diren baxura-flotako sareak, beren teknikak eta lanbidea bizirik mantentzen duten istorioak.
  • Hilak 10, larunbata. 18:00etan, Arte al agua dokumentala eta solasaldia. Dokumentalak Atlantikoa zeharkatu zuten euskaldunen eta galiziarren ahotsak eta oroitzapenak berreskuratzen ditu, bakailaoa Ternuan eta Groenlandian arrantzatzeko, eta ontziko bizimodua. Proiekzioaren ondoren solasaldi bat egongo da arrantza-ondare horri buruzko oroitzapenak eta hausnarketak partekatzeko.
  • Hilak 20, asteartea. 18:00etan, itsas korapiloen tailerra. Ramon Lijo, Pasaiako Blas de Lezo Eskola Nautikoko irakasle ohiak, ohiko korapiloak eta haien erabilerak erakutsiko ditu, eskuekin trebetasuna probatzeko zati praktiko batekin.
  • Hilak 29, osteguna. 18:00etan, itsas karta interpretatzeko tailerra. Arkeolur elkarteak emandako tailer praktikoa, mapa digitalak eta GPSa baino lehen nabigatzeko erabiltzen ziren karten ikur, eskala, sakonera eta erreferentziei buruzkoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Basozaindariak abiarazi dute, herritarrak basoen zaintzan inplikatu daitezen

Euskal Herria, Gipuzkoa

«Bere koloreagatik hil dute Babacar»

EAJk eta EH Bilduk estatus politiko berriaren eta autogobernuaren alde egin dute berriro

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak 777.000 euro emango dizkio Donostiako Udalari, etxegabeei otorduak banatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasun jaialdi bat eginen dute Zestoan emakume bati laguntzeagatik iaz epaitutako sei lagunen alde

Gipuzkoako Foru Aldundiak indartu egingo du Hondarribia eta Donostia arteko zuzeneko autobus zerbitzua

Donostiako suhiltzaileek txartzat jo dute udalak 2027rako proposatutako aurrekontua

Euskal Herria, Gipuzkoa

Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du Hondarribian

Arrasateko ura edangarria da berriro

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.