Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Puntako bertsolaritzaren epizentro, hogeita hamabosgarrenez

Andoni Egaña, Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariak izango dira Niessen kulturguneko oholtza gainean, hilaren 17an.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/10/02

Erein elkarteak antolatuta Bertso Festa izango da Niessen Kulturgunean hilaren 17an. Honakoa 35. aldia izango du Bertso Festak eta urtero moduan, aurten ere bertsolaritzaren epizentro bihurtuko du Errenteria-Orereta, punta-puntako bertsolarien parte hartzearekin.

Andoni Egaña, Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolari seikoak errima bihurrien ekitaldi paregabea eskainiko dute, zalantzarik ez da, eta zorrotz erantzungo diete Amaia Agirrek jarritako gaiei.

Bertsolaritzari dantza ere gehitu diote hogeita hamabosgarrenean, eta bertso dantza saio horretan Alain Maya, La Pulga, eta Hilario Rodeiro ariko dira.

Sarrerak salgai dira jada, 12 euroan, Landare eta Arkaitza tabernetan, eta Xenpelar Kultur dendan. Online ere eskura daitezke (klik hemen).

1992an lehen ekitaldia

Landare elkarteko kultur lantaldeak zabaldu zion bidea Bertso Festari 1992an; lantalde horretan ari ziren Juantxo Maya, Kontxi Sein, Mikel Olaskoaga eta Paco Sanzi bertsolaritza ardatz zuen ekitaldia antolatzeko harra piztu zitzaien. Pentsatu eta egin. Bertso Festa ekitaldirako, punta-puntako bertsolariak nahi zituzten, bai eta lortu ere. 1992ko maiatzaren 16an heldu zen lehena, eta Inaxio Usarraldek gidatuta Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi, Mikel Mendizabal, Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano aritu ziren.

Hura lehena, eta hortik aurrera urtero hitzordua goi-goiko bertsolariekin.

Agertokia ere aldatu da, eta frontoi zaharretik, Niessen kulturgunera pasa zen jaia.

Bertso Festa bertsolaritza eta dantza uztartuko dituen emanaldiarekin hasiko da; Alain Maya eta La Pulga dantzariak, Hilario Rodeiro musikaria lagun dutela, Alaia Martin eta Andoni Egañarekin batera ariko dira. Ostean bertsolari seikoarena izango da oholtza.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ omenduko dute Hernanikomik azokan

Euskal Herria, 2026ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, Gipuzkoa

Franco eta galiziarrak errepublikaren plazan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.