Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
ASTEKARIA

Euskararen erabileraren kezkak Ziriku sorrarazi du

Euskararen erabileraren beherakadak eragindako ezinegonak hainbat norbanako lezoar batu, eta egoera horri «buelta ematen hasteko garaia» dela iritzita euskara taldea eratu dute.

Zirikuren irailaren 25eko aurkezpen batzarreko irudia.Ziriku
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/10/04

Lezoko zenbait herritarrek Ziriku euskara taldea sortu dute. Euskararen erabileraren beherakadak eragindako kezkak hainbat norbanako lezoar batu eta egoera horri «buelta ematen hasteko garaia» dela iritzita hasi dira euren egitekoarekin: «Ekinbide zehatzak egingo ditugu. Uste dugu euskalgintzak erradikaltasuna izan behar duela, herritarren kontzientzia piztu eta euskararen aldeko borroka indartzeko asmoz». Ostiral arratsaldean egin zuten Zirikukoek aurkezpen batzarra. 

Han hitz egindakoen artean, taldearen beraren ardatzak azaldu zituzten: «Euskararen aldeko kontzientzia indartzeko, erabilera handitzeko, eta hizkuntza eskubideak defenditzeko sortu da Ziriku». Datuak jaso eta zabaldu dituzte euren kezka nondik datorren azaltzeko: lezoarren %70a euskalduna da; baina 2023an Soziolinguistika Klusterrak egindako kale neurketaren arabera,  erabilera %29koa da. Are gehiago: 1990an kale neurketa horiek egiten hasi zirenetik jasota dagoen erabilera datu onenetik (2012koa) 12 puntuko jaitsiera izan da erabileran azken urteetan.

Merkatariei, ostalariei, eta kultur, kirol edo aisia arloetako eragileei euskaraz bizitzeko eskatu die sortu berri den euskara taldeak, «behar izanez gero badituzte tresnak, tartean udalaren laguntzak. Zirikuk jarraipena egingo die». Herritarrei ere interpelazio zuzena egin diete euskara erabil dezaten, batik bat, euskara jakin eta erabiltzen ez dutenei.

Talde motorra du Zirikuk, eta euren ardatzekin eta egiteko erarekin bat egin nahi dutenentzat ateak zabalik dituztela adierazi dute taldekideek. Zehaztu dute datozen asteetan herritarren sarea osatzeari ekingo diotela, haien laguntza eta proposamenak jasotzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Basozaindariak abiarazi dute, herritarrak basoen zaintzan inplikatu daitezen

Euskal Herria, Gipuzkoa

«Bere koloreagatik hil dute Babacar»

EAJk eta EH Bilduk estatus politiko berriaren eta autogobernuaren alde egin dute berriro

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak 777.000 euro emango dizkio Donostiako Udalari, etxegabeei otorduak banatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasun jaialdi bat eginen dute Zestoan emakume bati laguntzeagatik iaz epaitutako sei lagunen alde

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.