Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
ASTEKARIA

Zabala Enea II gaztetxearena izango da urria

Hogeita seigarren urteurrena ospatzeko egitarau zabala ondu du Oreretako Gazte Asnbladak, Ibon Zabala gogoan; egun handia hilaren 24an ospatuko dute, egun osoko egitarauarekin.

Iazko urteurren bazkariko irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/10/04

Ez diote lanari beldurrik. Argi utzi du berriro Oreretako Gazte Asanbladak hori. Izan ere, Zabala Enea II gaztetxearen urteurrena ospatzeko eta autogestionatutako espazioen beharra aldarrikatzeko egitarau zabala antolatu du hilabete osoan barrena. Hogeita sei urte bete ditu jada Gaztaño auzoko garai bateko parbularioa gazteen topaleku eta saretze espazio bilakatu zutenetik; hainbat belaunaldi hartu ditu ordutik adreilu laranjadun eraikinak. Hogeita sei urte horietan Gaztañoko haur eskola zaharrera heldu ziren lehenengo eguneko, zein aurreko hamarkadetako ilusioa eta borrokarako grina mantendu dute bertatik pasa diren gazteek.

Aurten aurreko urteetako osagai berekin kozinatu dute urteurren ospakizuna, beti ere, Ibon Zabala Lizarazu gogoan. Ez zuten ezagutu egungo asanbladako kideek, baino leial hartu dute aurreko belaunaldietatik datorren lekukoa Zabala omentzeko. Euskaltzalea, bertsolaria eta herriko gazte mugimenduetan erabat inplikatua zegoen Zabala; 1995eko uztailaren 1ean, Oreretako lehenengo Gazte Egunaren ospakizunen barruan ezbehar baten ondorioz zendu zen gaztea. 20 urte zituen. 31 urte geroago bizirik da ere gaurko gazteen memorian.

Bertsolaritza eta dotorezia eskutik helduko dira antolatutako lehen ekitaldian: bertso afari elegantea. Hilaren 10ean izango da hori Gaztañoko erabilera anitzeko espazioan. Arratsaldea karropoteoarekin girotu ostean —19:00etan Gaztetxetik abiatuta— helduko da bertso afaria (21:30) Egiar Otegi, Haizea Arana eta Julen Olaizola bertsolariekin; gai jartzaile lanetan Jare Antzizar bertsolari oreretarra.

Afarirako txartelak Arkaitzan dira salgai 12 euroan ikasleentzat eta 15 euroan langileentzat.

Ibon Zabala Lizarazuri omenaldia
Ibon Zabalari eskainitako eguna helduko da ondoren; hilaren 18an izango da hori, igandearekin, Urdaburu mendian. Bi modu jarri dituzte aukeran haraino iristeko: oinez edota kotxean. Oinez igotzen direnak 08:30ean elkartuko dira gaztetxean; autoa aukeratzen dutenak, leku berean elkartuko dira 10:00etan. Susperregi jatetxe parean egin dute hitzordua 10:30ean guztiak elkarrekin Urdaburura igotzeko. Omenaldiaren ondoren hamaiketakoa egingo dute bertan.

Egun handia hilaren 24koa izango da; horretarako egun osoko egitaraua ondu du gazte asanbladak, eta askotarikoa. Goizean bitxigintza tailerra, marianito dastaketa, eta toka txapelketa antolatu ditu. Horren ondotik, indarrak hartzeko, makarroi jatea eta pikoteoa antolatu dituzte; oturantzarako prezioa zehazteke du oraindik asanbladak.

Bazkal ostean, berriz, bingoa; eta hortik aurrera musika. Gauerdi txarangak jarriko du giroa 18:00etatik aurrera eta 20:00etan Malenek eta Uxuek emanaldi akustikoa egingo dute. Gau partean, Suteka eta Xaukena Xauk taldeak ariko dira, eta horiekin batera hirugarren talde bat, aurrerago jakinaraziko dutena.
Parte hartzeko deia

Oreretako Gazte Asanbladak antolatutako jarduerekin bat egitera deitu ditu gazte guztiak, baita Zabala Enea II gaztetxean parte hartzera asanbladarekin bat eginda. Asteazkenero elkartzen dira 18:00etan, eta interesa izan dezakeen gazte ororentzat ateak zabalik dituela gogorarazi du.

Gaztetxea behar-beharrezkoa den zalantzarik ez dute asanbladako kideek, gazteentzat ezinbesteko espazioa dela adierazi dute: «Gaztetxea herriko gazteentzako espazio seguru eta euskalduna da, eta ez hori bakarrik. Izan ditzakegun arazo eta kezkak elkarbanatu eta lantzeko ere baliatzen dugu. Hausnarketarako espazioa da beste gauza askoren artean, baita eztabaidarako gunea ere». Gonbita berriro, herriko gazteei, «lanera datorren oro, ongietorria izango da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Basozaindariak abiarazi dute, herritarrak basoen zaintzan inplikatu daitezen

Euskal Herria, Gipuzkoa

«Bere koloreagatik hil dute Babacar»

EAJk eta EH Bilduk estatus politiko berriaren eta autogobernuaren alde egin dute berriro

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak 777.000 euro emango dizkio Donostiako Udalari, etxegabeei otorduak banatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasun jaialdi bat eginen dute Zestoan emakume bati laguntzeagatik iaz epaitutako sei lagunen alde

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.