Dokumentu zaharrenen edukia, argitara
Errenteria-Oreretako agiri zaharrenen edukia argitara aterako du Errenteriako Udalak hilaren 18an 18:30ean hasita Joxepa Antoni Aranberri anitzenean antolatu duen hitzaldian.
Jon Gracia Arregiren koadroa 1610. urteko Errenteria irudikatzen duena. Errenteriako dokumentu zaharrena argitara aterako du udalak. Hilaren 15ean hitzaldia antolatu du horretarako Joxepa Antoni Aranberri anitzenean, 18:30ean hasita. Dokumentuaren inguruko azalpen denak eman eta zehazki, Fuentes documentales lanaren 157 eta 158. liburukiak aurkeztuko dira bertan; bilduma horren sustatzailea den Eusko Ikaskuntzarekin batera argitaratu du lana udalak. Bertan jaso ziren idazkeraren ezaugarriengatik ulertezinak ziren gertaera batzuen transkripzioa jaso da.
Oarsoaldean transkribatzeke zeuden azken dokumentuak dira horiek, eta orain transkripzioa eta argitalpena eginda Oarsoaldearen Erdi Aroaren ikerketa globalari ekiteko aukera emango dute.
Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak emango du hitzaldia. Garai hartako gatazka politikoak, Oiartzunen independentzia, belikoak, Frantziako tropek Errenteria erre izana edo gaskoeik euskal komunitatean izna zuten eragin soziala ezagutuko dituzte, besteak beste, egrturatzen direnek.
Hitzaldia euskaraz izango da eta ez da sarrerarik beharko; sarrera librea izango da lekua bete arte.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu du hitzaldia udalak.
Errenteria hiribildu eratu zenetik 700 urte bete zirenean, 2020 urtean hainbat aditu, norbanako eta eragile elkarrizketa zituen HITZAk. Tartean zen Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlaria eta 14 egunez, pilulaka herriaren Erdi Aroko irudia osatzeko gakoak eman zituen. Egun bat, galdera bat, hamalau egunez Errenteria-Orereta nondik datorren ezagutu, eta nora doan irudikatzeko. Hamalau galdera horien erantzunak oraindik ere kontsulta daitezke; horretarako jarri Hitzaren web orriaren bilatzailean Iago Irixoa edo klik egin hemen.
