Emakume pilotariek ateak zabalik dituzte
Arkirun Pilota Klubak 12 urtetik gorako emakumeentzat ate irekien jardunaldia antolatu du gaurko (asteartea), 19:00etatik 20:30era.
Arkirun Lezoko Pilota Klubak emakumeen taldea handitu nahi du sasoi berriari begira. Horregatik, 12 urtetik gorako emakumeei zuzendutako ate irekien jardunaldia antolatu du gaur (hilak 6, asteartea) arratsalderako, 19:00etatik 20:30era, Koldobike Gezala pilotalekuan.
Jardueraren helburua da emakumeek Arkirunen emakumeen taldea zertan den azaltzea. Hala, aurreko urteetan entrenamendu taldea sortzeko aukera izan badute ere, hura indartzeko ahaleginean ari dira herriko pilota elkartekoak. Beraz, deialdi zabala egin diete Lezoko emakumeei: “Esku pilota gustuko baduzu, anima zaitez”.
Emakumeen taldearen entrenamendu saioak hilaren 13an hasiko dira. Asteartero izango dira, 19:00etatik 20:30era, Koldobike Gezala pilotalekuan.
