Txistu doinuak, urrian ere
Bi diana eta bi kontzertu emango ditu hilabete honetan udal txistulari taldeak.
Errenteriako Udal Txistulari taldea. Udal Txistulari taldeak emanaldi agenda betea izango du hilabete honetan ere. Lehen hitzordua, ostiralean izango du, Errenteria-Oreretako erdigunean zehar ibiliko dira txistulariak kaleko giroa alaitzen. Ondoren emanaldia egingo dute Xabier Olaskoaga plazan, 19:00etan hasita.
Hilaren 25ean izango dute hurrengo hitzordua, igandearekin. Iztietan hasiko dute goiza txistulariek auzo horretako kaleak dianarekin alaitzeko 10:00etatik aurrera. Ondoren, txistu kontzertua emango dute Xabier Olaskoaga plazan, 12:00etan hasita.
