'Uretako eskulturak' liburua aurkeztuko dute Ana Benitok eta Javier Mazpulek Gaztañon
Ostiralean, hilak 9, izango da liburu aurkezpena; Argentinara egindako bidaiaz ere ariko dira saioan Benito eta Mazpule.
Mazpule eta Benito artxiboko iuri batean. Hitzaldi zikloa inauguratuta eta lehenengoan arrakasta itzela lortu ostean —50 lagunetik gora hartu zuten parte—, bigarren hitzordua jarri du Gaztañoko auzo elkarteak. Oraingoan auzoan jaiotako Ana Benito arkeologoa eta Javier Mazpule urpekariaren txanda izango da.
Argentinara egindako bidaia izango dute hizpide saioan Benitok eta Mazpulek, eta gainera, Urpeko eskulturak liburua aurkeztuko dute. Arkeolur elkarteko kide dira Benito eta Mazpule eta liburu horretan hondoratutako hainbat itsasontziren eta ontzi arrastoen gaineko informazioa jaso dute, tartean, Marcelina de Ciriza Pasaiako ontzia dokumentatu dute. Informazio hori, 2024an Uruguai eta Argentina aldera egindako bidaian bildu zuten Benitok eta Mazpulek.
Hitzaldia, 19:00etan izango da Gaztañoko auzo lokalean.
