1961eko kintoek gogotik ospatuko dituzte hirurogeita bostak
Azaroaren 14an egingo dute bazkaria 1961ean Errenteria-Oreretan jaiotakoek.
Lezoko Altamira auzoko Carmen jatetxean egingo dute kintoek bazkaria. Aurten 65 urte beteko dituzten herritarrek hitzordua izango dute azaroaren 14an. Izan ere, egun horretarako 1961ean Errenteria-Oreretan jaiotakoek kinto bazkaria egingo dute.
Egun horretarako ondu duten plana ere azaldu dute. 13:00etan elkartuko dira Zumardian, Arkaitza tabernan zehazki, eta bazkaria, berriz, 14:30ean egingo dute Lezoko Altamira auzoan dagoen Carmen jatetxean. Bazkal ostean ere ziur luzatuko dutela batek baino gehiagok mahaiaren bueltako jai giroa.
Parte hartu nahi dutenek eguna aurretik 60 euroko diru sarrera egin behar dute Kutxabanken ES98 2095 5065 21 9128007541 kontu korronte zenbakian izena eta abizenak zehaztuta. Informazio gehiago behar dutenek, berriz, 615 74 02 40 (Mikel) telefono zenbakira dei dezakete.
