Ezkabako ihesaren bigarren etapa, eta argazki emanaldia, Urdabururekin
Iokin Maiza argazkilariak 'Piraguismoa' izeneko argazki emanaldia egingo du hilaren 15ean; bi egun geroago GR225 Ezkabako ihesaren bigarren etapa egingo du Urdaburuk.
Erakustiko duten argazkietako bat.Iokin Maiza Ikasturte berriarekin batera Urdabururen irteera eta emanaldiak heldu dira, eta proposamen interesgarriak jarriko ditu denen eskura, ohi moduan, mendizale elkarteak. Hilabete honetan bertan, argazki emanaldia eta mendi irteera ondu ditu Errenteria-Oreretako elkarteak.
Iokin Maiza argazkilariak Piraguismoa izeneko argazki emanaldia egingo du elkartean bertan hilaren 15ean, ostegunarekin, 19:00etan hasita. Hamarkada baino gehiago daramate Urdaburuko bazkide batzuek Galizia, Asturias, Costa Brava, Balearrak, eta Murtziako kostaldean barrena piraguismoa egiten.
Argazki emanaldiarekin batera, argazki erakusketa jarriko dute Urdabururen egoitzan gai beraren bueltan, eta hura, astearte eta ostegunetan bisitatu ahalko da 19:00etatik 21:00etara.
Ezkabako ihesaren bigarren etapa
Erakusketaz gain, irteera ere antolatu du hilabete honetarako Urdaburuk; GR225 Ezkabako ihesaren bigarren etapa antolatu du. Lau etapatan egingo dute San Kristobal gotorlekutik Urepelera doan GR225 ibilbidea, 1938ko maiatzean 795 iheslarietatik helmugara iritsi ziren hiru presoek egin zuten ustezko bidea eginda. Lehen etapa. irailean egin zuten. Olaben hasiko dute ibilbidea, eta Elixato gailurra, Salbatore ermita, eta Leranotz herria pasata, Saigotsen bulatuko dute. Bost orduko ibilbidea egingo dute denera.
Zeharbidearen xehetasunak Urdabururen web orrian kontsulta daitezke (klik hemen).
Zumardiko autobus geltokitik 07:30ean abiatuko dira, 07:45 Aritzetatik. Izena eman behar da aurretik astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta edo online galdetegia beteta (Egin klik hemen).
