Gasteizko Negrasteiz Beltz lehiaketan, Iñigo Legorburu garaile
Jaialdiko euskarazko atalean irabazi du errenteriarrak 'Gepeto berriak' lanarekin.
Legorburu saria jasotzen. Negrasteiz Beltz jaialdiko euskarazko ataleko irabazlea izan da Iñigo Legorburu errenteriarra. Gepeto berriak lanarekin garaitu da; oraingoan, narrazioa genero beltzari lotuta egin du.
Legorburuk berak azaldu du Urak bere bidea euskal esamoldetik abiatuta idazti duela irabazle egin duen lana, adimen artifizialak ere lekua du narrazioan, “izenburuko Gepetok, chat GPTikhartua da”. Gasteizko idazle taldeak osatutako epaimahaiak Legorbururen lanaren, “trama ederra eta sinesgarriari” aipamena, “sorpresaz betea dator eta hitz jokoak maisuki uztartzen dira”. Sari bat gehiago errenteriarrak, eta horrekin, 400 euro eta epe laburrean jaialdiaren weborrian bere lana irakurtzeko aukera.
Saria, Nieves Concostrina kazetari eta irrati esatari ezagunaren eskutatik jaso zuen Legorburuk.
