Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Luis Goyari aitortza egingo dio Lezoko Zinema Ttikiak

Zinemagile lezoarraren figura nahiz obra omendu eta ezagutaraziko dituzte hura hil eta 20 urtera. Proiekzioak eta solasaldiak egingo dira.

Luis Goia. Luis Goia.
Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2026/10/07

Lezoko Zinema Ttikiak aitortza egingo dio Luis Goya zinemagile lezoarrari eta haren ondareari. Hura hil zela 20 urte bete ziren irailaren 26an, eta testuinguru horretan sortzaile eta kultur ekintzaile lezoarrari aitortza egiteko hautua egin du herriko eragileak. Are gehiago: “Egitasmoa Luis Goyaren lana berreskuratu eta ezagutarazteaz harago doa: Lezok euskal zinemaren historian izan duen, eta duen lekua aldarrikatu nahi da; eta zinema belaunaldi berriei gerturatzea ere bada asmoa”. Hilaren 13, 14, 15 eta 19rako proiekzioak eta solasaldia antolatu dituzte.

Zinema Ttikiak Urtzi Urkizuren, Lezoko Udalaren eta Euskal Filmotekaren laguntzarekin Luis Goyaren figura eta lana ardatz dituzten jarduerak izango dira datorren astekoak. “Euskal zinemaren erreferente izateaz gain”, adierazi dute Zinema Ttikiko kideek, “Goya lezoarra zen, eta bere jaioterrian haren ondarea ezagutarazi eta belaunaldi berriei gerturatu nahi zaie iniziatiba honen bitartez”.

Lehen jarduera hilaren 13an izango da. Gezala Auditoriumean, 19:00etan, Ke arteko egunak filma proiektatuko da. Antxon Ezeizak zuzendutako lanaren ekoizle izan zen Goya.

Hilaren 14an, berriz, Gezalak Euskaldunon Goya dokumentalaren pasea jasoko du (19:00), Urtzi Urkizuk eta Lara Madinabeitiak egina; horren ondoren Urkizuk berak solasaldia eskainiko du HITZAko kazetari Urko Etxebesteren laguntzarekin. Gainera, Luis Goyaren lagun izandako Antton Leundak duela 20 urte prestatu eta inoiz argitaratu ez diren bertsoak eskainiko ditu. “Horrela, Goyaren alderdi artistikoaz gain, pertsona eta lezoar gisa izan zuen ibilbidea eta ingurukoekin izandako harremana ere gogoratuko dira”.

Belaunaldi berrietan Goya nor zen ezagutaraztea da jardunaldien xedeetako bat. Hala, gaztetxoei begirako beste bi emanaldi prestatu dituzte Lezoko Zinema Ttikikoek: Kalabaza tripontzia animazio filma ikusteko aukera izango dute Lezo Herri Eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek. “Kalabaza tripontzia euskal animaziozko zinemaren aitzindaria izan zen, eta filmaren sorreran hainbat lezoarrek parte hartu zuten. Horregatik, proiekzioa aukera berezia izango da Lezoko gazteek herriko hainbat herritarrek euskal zinemaren historian egindako ekarpena ezagutzeko”, zehaztu dute. Filmaren ondoren ordutik hona animaziozko filmek izan duten bilakaera aztertuko dute ikasleek, euskal animazioaren ibilbidea eta gaur egungo egoera ezagutzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.