Errege bezperako Egun Magikoa antolatzeko lehen bilera antolatu dute
Asteazkenean, hilaren 14an, izango da 19:00etan hasita Merkatuzarreko balioanitz aretoan.
Urruti dagoela badirudi ere, hasi dira dagoeneko Errege bezperako Egun Magikoa prestatzeko lanetan. Hori horrela, lehen bilerara deitu du antolaketa lantaldeak; urriaren 14an izango da, asteazkenarekin, 19:00etan hasita Merkatuzarreko areto balioanitzean.
Errenteriako Udalak “herritar guztion gozamenerako eguna izan dadin” bilerara deitu ditu herriko eragile, elkarte eta interesa duten norbanakoak. Guztion artean, haur, gaztetxo eta helduen ilusioa piztuko duen egunerako proposamenak elkarbanatzeko espazioa izango da bilera”.
