Suhiltzaileen simulakroa Donibanen
Prozedura berri bat martxan jartzeko simulakroa egingo dute suhiltzaileek hilaren 13an (asteartea) 09:00etatik 11:00etara.
Aurreko simulakro bateko artxiboko irudia da honakoa.Pasaiako Udala Hilaren 13ko (asteartea) goizean sanjuandarrek Santiago plazan suhiltzaileak ikusten badituzte, ez daitezela larritu. Pasaiako Udalak azaldu du simulakro bat egingo dutela suhiltzaileek, prozedura berri bat martxan jartzeko beharrezkoa. Balizko intzidentzien prozedura berri horren entsegu orokorrak eragina izango du barrutiko trafikoan, ordea; Udaltzaingoaren laguntza izango dute suhiltzaileek jarduketa behar bezala eta segurtasunez egiteko.
Hala, simulakroa 09:00etatik 11:00etara egingo denez, tarte horretan Donibane kaleko trafikoa etengo da Bizkaia plazako semaforotik aurrera. Beraz, aldi baterako eragozpenak sortuko ditu simulakroak, eta herritarrei ulermena eta lankidetza eskatu dizkie udalak.
Baten batek informazio gehiago behar balu dei dezala Udaltzaingora: 943 00 43 00.
