PUAJekin, bueltan da umorezko antzerkia
Hilaren 16tik 25era bitartean, Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 45. edizioa egingo da. Aurtengoak sei emanaldi izango ditu, eta horiek lau barrutietan izango dira.
Hilaren 16tik 25era bitartean, Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien (PUAJ) 45. edizioa egingo da. Aurtengoak sei emanaldi izango ditu, eta horiek lau barrutietan izango dira, beti 19:00etan. Aurten ere, Pasaia umorezko antzerkiaren epizentro bilakatuko da.
PUAJ Pasaiako kultur egitarauko ezinbesteko hitzordu bihurtu dela adierazi du udalak. 45 urteko ibilbidea osatu du jada, eta umorearen eta antzerkiaren bidez, herritarrei kulturaz gozatzeko aukera ematen die egitasmoak. Aurten ere formatu eta diziplina ezberdinak bilduko ditu PUAJek, eta emanaldiak aretoetan zein kalean izango dira, “kultura herritarrengana hurbilduz eta espazio publikoak ere kulturarako eta aisialdirako topagune bihurtuz”.
Aurkezpenean izan dira Laura Ré Pasaiako Kultura zinegotzia, Beatriz Caballero Kultura teknikaria, Alazne Mendikute Kulturako teknikari laguntzailea eta Trapu Zaharra konpainiako Santi Ugalde eta Lierni Fresnedo.
Réren arabera, “bereziki garrantzitsua” da kultura kaleetara ateratzea eta herritar guztien eskura jartzea, adin eta zaletasun desberdinak dituzten pertsonak kultur jardueretara gerturatzeko. Bide horretan, PUAJek barrutiz barruti osatzen duen programazioak aukera ematen du antzerkia eta umorea ohiko kultur guneetatik harago bizitzeko, herriko kale eta plazetan ere presentzia hartuz.
Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu lau barrutietan egingo diren emanaldiez gozatzera, eta gogorarazi du sarrerak dagoeneko eskuragarri daudela Bibe plataforman.
45. Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak
Hilak 16, ostirala
- Antzezlana: La última y nos vamos.
- Konpainia: Trapu Zaharra.
- Ordua: 19:00etan.
- Lekua: Trintxerpeko Gudari plazan.
- Sarrera: Doan.
Hilak 17, larunbata
- Antzezlana: Escape Room.
- Konpainia: Txalo Produkzioak.
- Ordua: 19:00etan.
- Lekua: San Pedroko Erti Udal Aretoan.
- Sarrera: Bibe plataforman, 8,5 euroan.
Hilak 18, igandea
- Antzezlana: Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?.
- Konpainia: Ttanttaka.
- Ordua: 19:00etan.
- Lekua: Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Sarrera: Bibe plataforman, 10,5 euroan.
Hilak 23, ostirala
- Antzezlana: Loratzen.
- Konpainia: Zirkun Zirko.
- Ordua: 19:00etan.
- Lekua: Antxoko Gure Zumardian.
- Sarrera: Doan.
Hilak 24, larunbata
- Antzezlana: Rigor Mortis.
- Konpainia: Txalo eta Ttanttaka.
- Ordua: 19:00etan.
- Lekua: Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Sarrera: Bibe plataforman, 10,5 euroan.
Hilak 25, igandea
- Antzezlana: ¡Ahora!.
- Konpainia: Maite Guevara.
- Ordua: 19:00etan.
- Lekua: Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Sarrera: Bibe plataforman, 10,5 euroan.
