Mekanika eta teknologia kuantikoa, Lezon
Kapsula Kuantikoa unitate mugikorra Lezon izango da hilaren 13an (asteartean) 08:00etatik 20:00etara.
Lezora etorriko den kamioiaren barrualdea.Irekia Kapsula Kuantikoa unitate mugikorra Lezon izango da hilaren 13an (asteartean) 08:00etatik 20:00etara. Eusko Jaurlaritzaren egitasmoaren xedea da mekanika eta teknologia kuantikoaren oinarrizko kontzeptuak herritarrei modu ulergarri eta parte hartzailean ezagutaraztea. Beraz, lezoarrek hamabi ordu izango dituzte arlo horretako ezagutza jasotzeko. Kamioi bat da unitate mugikor hori, eta Bekoerrota kiroldegiaren atarian jarriko dute.
Kamioi kuantiko urdinaren barruan ibilbide gidatua egiteko aukera izango dute hala nahi dutenek. Kontzeptu zientifikoak jasotzeaz gainera, egunerokoan teknologia kunatikoak dituen aplikazioen berri jasoko dute.
Doan dira bisitak, eta euskarazkoak eta gaztelaniazkoak aukera daitezke. Lezoko Udalak ohartarazi du bereziki eskola adinean direntzat izan daitekeela interesgarri egitasmoa, baina interesa duten familia, eragile eta elkarteek ere hura bisitatzeko aukera dutela. Mugikortasun urria dutenentzako prestatua dago kamioia.
