Gazako 1.096 gau eta eguneko "infernua" salatu dute
Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Gurutze Santuaren plazan.
Hiru urte bete dira Israelek Gaza suntsitzeko eta hango biztanleen genozidioari ekiteko hautua egin zuenetik, Hamasek egindako ekintza armatua aitzakiatzat hartuta. Ordutik 1.096 egun eta gau pasa dira; orotara han hildakoak 75.000 inguru dira, eta beste milaka eta milaka dira zaurituak. Horien artean hau asko. Gazako etxebizitza, eskola, ospitale eta bestelako eraikinen zenbateko izugarri han bat ere eraitsi du Israelek bonbardaketekin. Gainera, indarrean ustezko su-etena den arren, estatu sionista genozidioarekin aurrera doala salatu zuten atzo, Lezon eta Euskal Herriko auzo eta herri askotan, Gernika-Palestinak deitutako elkarretaratzeetan. “Estatu juduak genozidioa amaitu dela sinestarazi nahi dio munduari, baina Gazako herritarrek oso ondo dakite genozidioak aurrera jarraitzen duela”.
Su-etena “tranpa” dela esan zuten atzoko elkarretaratzean. Hori esateko adibideak eman ere: Saldu diguten bakeak Palestinako biztanleria lehen zuen lurraldearen %40an pilatuta mantentzen du. Beste %60ak armada hebrearraren eskuetan jarraitzen du. Pertsonak hondakinen azpian harrapatzen jarraitzen du, seguruak direla uste duten eraikinak hondatuta erortzen direlako azken urteotako bonbardaketen ondorioz. Eta eraikinak arriskutsuak izan arren, familia osoak etxean giltzapetuta jarraitzen dute, bonbardaketa horien beldur. Bai, dagoeneko egunkarietako azala ez bada ere, Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen duelako. Selektiboak ez diren hilketak, gazatarren etxeen atarian”
“Bake” horrek haur gazatarrak gosearen beldurrarekin biziaraztera eramaten dituela azaldu zuten atzokoan: “Hainbeste beldur, ezen janari plater bat jasotzen dutenean, ez baitute jaten. Beren kanpadendetara eraman, gorde eta itzultzen dira galdetzera: Bihar ere izango al da jatekorik?”.
