HYROX egiteko aukera Bekoerrotan
Entrenamendu funtzionala eta ariketa kardiobaskularrak uztartzen dituen ariketa fisiko modalitatea da HYROX.
Bekoerrotako HYROX gunea.Lezoko Udala Hilaren 14tik aurrera HYROX izeneko modalitatea egiteko aukera izango da Bekoerrota kiroldegian, hala jakinarazi du Lezoko Udalak. Lezoko kirol azpiegituraren gimnasioaren osagarri izango da, eta erabiltzaileek modu autonomoan nahi bezala erabiltzeko aukera izango dute. Entrenamendu funtzionala eta ariketa kardiobaskularrak uztartzen dituen ariketa fisiko modalitatea da HYROX.
Erabiltzaileek gune berria era autonomoan erabiltzeko aukera izango badute ere, kiroldegiko monitoreetako bat han izango da ariketak behar bezala egiteko aholkuak ematen, nahiz modalitatearen gaineko informazio gehiago ematen.
Gainera, talde txikietan ere entrenamendu saioak egin daitezke, horiek monitore baten laguntzarekin egingo direlarik.
