Sutea izan da Antxoko Etxe txurian
Antxoko San Marko kale ondoko etxebizitza batean sutea izan da goizaldean. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen ezbeharra.
Pasai Antxoko bizilagunek HITZAri jakinarazi diotenaren arabera, sutea izan da goizaldean San Marko kale ondoko etxebizitza batean. Kontatu dutenez, sute handia izan zen; “ke asko sortu zen, eta Antxon ikusmin handia sortu zuen”, diote.
HITZA informazio gehiago biltzen ari da, baina oraingoz kale materialen berririk baino ez du.
Don Boscorako igoeran dagoen Etxe txuriko sutera suhiltzaileak, Ertzaintza eta Pasaiako, Errenteriako zein Donostiako udaltzainak bertaratu dira larrialdi egoerari aurre egitera. Oraindik ez dute jakinarazi zerk eragin duen sutea, baina ikerketa lanetan ari dira.
Hona hemen hedabideak bildu dituen irudi eta bideoak:

