Arkeolur: hamar urte itsasoaren memoria egiten
Erakusketa zabalduko du gaur Xenpelar etxean hamarraldia ospatzeko.
Javier Mazpule eta Ana Maria Benito elkarlanean ondu dute naufragioen gaineko liburua. Arkeolurrek hamar urte bete ditu itsas ondarea ikertzen, gizarteratzen eta itsas memoria historikoa egiten. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, Errenteria-Oreretan du egoitza eta euskal kostaldeko eta itsas inguruneko ondarearen ikerketa eta babesean espezializatua dago. Haren atzean, Ana Benito, Javier Mazpule eta Ignacio Mazpule ari dira.
Hamarraldia ospatzeko erakusketa antolatu dute Xenpelar Etxean. Denbora tarte horretan adituak diren gaiaren bueltan 20 erakusketa antolatu dituzte; gaur zabalduko duten horrek Aranzadirekin elkarlanean antolatu dute. Irekiera ekitaldia gaur, asteartea 13, izango da 18:30ean eta antolatzaileek iragarri dutenez, itsas mokadu jatea ere izango da. Herritarrak bertaratzera animatu dituzte.
