Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txokolate arima izango du Lezok larunbatean

Auzoaren Arima Gozoa azoka jasoko du Lezok larunbatean (hilaren 17an). Txokolatea ardatz, jarduera eta proposamen asko izango dira goizetik arratsaldera.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/10/13

Larunbatean txokolatearen eta txokolatearen zaleen erreinu izango da Lezo Auzoaren Arima Gozoa azokari esker. Azokek ohikoak dituzten postuak izango dira, baina egunaren ezaugarri nagusienetako bat da herritarrek jarduera askotan parte hartzeko aukera izango dutela, betiere horien mamia txokolatea izango delarik. Egitasmoaren antolatzaile Gozoa Euskadiko gozogileen elkartea, Lezoko Udala eta Auzoaren Arima iniziatiba —Oarsoaldea Garapen agentziaren bidez— dira. 10:30etik 19:00etara izango da zabalik azoka. Salva enpresa ere egunaren babesleen artean da.

Beraz, Lezoko kaleak tokiko merkataritzaren, artisau gozogintzaren eta auzo bizitzaren topagune bihurtuko ditu azokak. Gainera, Lezoko Udalaren Elkar Zainduz leloaren balioak kalera eramango dituela azaldu dute antolatzaileek: “Tokikoa zaindu, elkar zaindu eta herri bizi bat eraikitzen jarraitu”.

Lezoko erdigunea hainbat gunetan banatuko dute: tokiko merkatuaren gunea, artisau gozogintzaren gunea eta herritarrak elkartu eta produktuen inguruan esperientziak partekatzeko topagunea: “Helburua ez da produktu bat saltzea, kaleak elkargune bihurtzea, bertako merkataritzari balioa ematea, eta herritarren arteko harremanak sendotzea baizik”.

Artisau gozogintza izango da azokaren ardatza, baina harago doala azaldu dute, “tokiko ekoizpena, ofizioa, merkataritza eta ostalaritza lotuko dituen esperientzia izango da, eta herritarrak, guztiaren protagonista”. Azokaren bihotzean lantegi bat jarriko dute eta artisau gozogileek lan egiteko modua zuzenean erakutsiko dute; txokolatezko pieza berezi bat sortzea ere aurreikusi dute. Azokak, gainera, Oarsoaldearen kontakizuna mahai gaineratuko duela adierazi dute antolatzaileek. Hala, kakaoak Ameriketatik Pasaiara egindako bidea abiapuntua izango da; Errenteria-Oreretak industria eta merkataritza ekarpena irudikatuko du; eta Oiartzunek, lehen sektorearen eta bertako lehengaien garrantzia gogoraraziko du, “lau herrien loturak agerian utziko dituen ibilbide sinbolikoa izango da, tokiko ekonomia, ofizioak eta komunitatea elkarrekin eraikitzen direla erakusteko”.

Adin guztietako publikoarentzat prestatutako egitaraua eskainiko du azokak (behean ikus daiteke), hala nabarmendu dute antolatzaileek. Lezora bertaratzen direnek artisau gozogintzaren sekretuak eta kalitatezko produktuen balioa gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Haurrentzat ere izango da tokia; tailer sortzaileek gozogintza, irudimena eta jolasa uztartuko dituzte, familia osoak elkarrekin gozatzeko aukera izan dezan. Horrez gain, egun osoan zehar lantegia zuzenean ikusteko aukera izango da. Euskadiko artisau-gozogileek beren lan egiteko modua erakutsiko dute, produktuen atzean dagoen ezagutza, pazientzia eta ofizioa herritarrekin partekatuz.

Beraz, honakoa da eguneko tailerren eta jardueren egitaraua (behean, azokan izango direnen zerrendan ikus daiteke):

  • 10:30. Inaugurazio ekitaldia.
  • 11:00. Karpa nagusian, Txokolategilea familientzako tailerra Maitiana bonboi denaren eskutik.
  • 11:30. Zitueneko karpan, Pasta eta txokolatearen maisu txikiak haurrentzako tailerra Zitueneren eskutik.
  • 11:30. OnEin Kontserbak karpan, Mermelada eta txokolatearen tailer esperimentala haurrentzako tailerra OnEin Kontserbak-en eskutik.
  • 12:00. Goiko Plazan, Antxoko Anakrusa taldearen Garden dantza eta antzerki ikuskizuna, Antzerki Ametsetan jardunaldien barrukoa.
  • 12:15ean eta 12:35an. Karpa nagusian, Sortu zure tiramisu txikia tailerra haurrentzat Maizzamiren eskutik.
  • 16:00. Karpa nagusian, Txokolategilea tailerra haurrentzat Maitiana bonboi denaren eskutik.
  • 16:30. OnEin Kontserbak karpan, Mermelada eta txokolatearen tailer esperimentala haurrentzako tailerra OnEin Kontserbak-en eskutik.
  • 16:30. Zitueneren karpan, Txokolatearekin jateko pasta frijitua tailerra helduentzat, Zitueneren eskutik.
  • 17:15. Karpa nagusian, Oloarekin egindako askari osasungarria familientzako tailerra Dulces Free-ren eskutik.
  • 18:00. Gurutze Santuaren plazan, herri txokolate jatea, parte hartze jarduera, eta bukaera ekitaldia Auzoaren Arimaren txokolatezko skyline-a egiten.

Askotariko ekoizle eta artisauak

Askotariko ekoizle eta artisau bilduko dira azokara, Lezokoak zein Oarsoaldeko beste herrietakoak ere. Hala, merkataritza gunean ondokoak izango dira: Aparola (Errenteria-Orereta), behi-, ardi- eta ahuntz-gaztekin; OnEin Kontserbak (Hernani), sagar-marmelada eta gozokiekin; Kuskurro Okintza (Lezo); Zituene (Errenteria-Orereta); eta Versum garagardoak (Oiartzun).

Gozogintza gunean, Gozoa elkarteko kideak izango dira: Dulces Free (Donostia); Maitiana bonboi-denda (Donostia); Geltoki gozotegia (Donostia); Oiartzun Gozotegia (Donostia); BakerBoyz artisau-gozotegia (Donostia); Leonidas Belgikako txokolatea eta bonboiak (Donostia) eta Maizzami–artisau-tiramisua (Donostia); eta La Gesalina (Andoain) izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.