Saturnino Gabino Ortesek, 100 urte
Gaur egun Sanmarkosenen bizi da, Gabino. Soldadutza bukatuta etorri zen Errenteria-Oreretara bizitzera Luisa Duarte emaztea zenarekin eta seme zaharrenarekin.
Saturnino Gabino Ortesek, 100 urte.Herri Bizia Saturnino Gabino Ortes Errenteria-Oreretako bizilagunak 100 urte bete zituen atzo. Extremaduran jaioa, Caceresko Valencia de Alcantaran orain mende bat, 18 urterekin ezkondu zen Luisa Duarterekin eta soldadutza Donostian egin zuen. Hura bukatuta Errenteria-Oreretara etorri zen bizitzera bere emazte eta seme zaharrenarekin batera. Alaba eta seme gazteenak Errenteria-Oreretan jaio ziren.
Gabino izeneko taberna zabaldu zuen emaztearekin batera, agur egun Aker izenekoa. Emazteak eta berak makina herrikideri eman zieten bazkaltzen bertan. Ondoren, garraioan aritu zen Gabino.
Erretiroa hartuta Valentzia de Alcantara herrira itzuli ziren senar-emazteak, baina adinarekin familiak itzultzeko eskatu zien, gertuago izateko, eta behar bezala arreta emateko. 7 biloba eta 6 birbiloba ditu.
Duela bi urte alargundu zen, eta egun, Sanmarkosenen bizi da.
