Denentzat ikastaroak Tomas Garbizu Musika Eskolan
Urtebeteko haurrentzat, helduentzat, edo 75 urtetik gorakoentzat. Ikastaro eskaintza zabalaren berri eman du Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak.
Lezoko musika eskolaren ataria. Urtebeteko haurrentzat, helduentzat, edo 75 urtetik gorakoentzat. Ikastaro eskaintza zabalaren berri eman du Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak. Zabaltasun horren barruan ikasle helduei zuzendutakoak dira proposamenak, baina txikienek ere izango dituzte euren espazio propioak. Hilaren 19tik 30era arteko epea dago horietan izena emateko. Eskolak banakakoak edo taldekoak izan daitezke, ikasleen beharretara eta ikasteko erritmora egokitutakoak.
Eskaintzaren barruan talde musikalak (konboak, folk eta rock taldek besteak beste), ganbera musika eskolak, pandero eta gitarra ikastaro kolektiboak, edo helduentzako musika hezkuntza daude). Alta, urtebeteko haurrentzat, nahiz 75 urtetik gorakoentzat musika hezkuntza goiztiarra izeneko ikastaroa ere badago.
Talde musikaletan trebatzeaz gainera, instrumentuekin aritzeko aukera ere irekita du herriko musika eskolak: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, perkusioa, biolina, biola, akordeoia, tronpeta, gitarra, ukelelea, baxu elektrikoa, bateria, atabala eta bondardinoa.
Informazio gehiago behar duenak musika eskolara joan daiteke horren eske, baina telefono dei bidez ere egin daitezke kontsultak: 943 52 99 99 eta 615 74 91 16.
