Neguko Solstizio-San Tomas Eguna iragartzeko kartel lehiaketa martxan da
Aurtengoa, bederatzigarren ekitaldia du kartel lehiaketak; lanak hilaren 18tik azaroaren 18ra arte aurkez daitezke.
San Tomas eguneko artxiboko irudiaHerri bizia Aurtengo Neguko solstizioa-San Tomas eguna iragarriko duen kartel bila ari dira. Bederatzigarren ekitaldia du aurtengoa lehiaketa horrek. Helbuurua, herritarren parte harztea sustatzea du lehiaketak, eta irabazleak 150 euro eta bertako produktuekin osatutakos askia jasoko ditu.
Lanak aurkezteko epea hilaren 18an zabalduko dute eta azaroaren 18ra arte izango da aurkezteko aukera. Zalantzak argitzeko posta elektronikora idatzi daiteke (klik hemen). Parte hartzeko baldintzak eta xehetasun gutziak kontsultatzeko, berriz, klik hemen.
