Fanderiako errota, zabalik asteburuan
Fanderiako Errotak ateak zabalduko ditu barrutik ezagutzeko asteburuan.
Fanderiako Errotaren barrualdea. Fanderiako Errotak ateak zabalduko ditu barrutik ezagutzeko asteburuan. Martxan jarriko dute hura bisitatu nahi dutenentzat. Larunbatean 11:30etik 14:00etara izango da zabalik, eta igandean, 10:30etik 14:00etara. Bere historia ezagutu, martxan ikusi eta ibaiak duen garrantzia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Larunbatean gainera, aldaketa klimatikoaren gaineko esperimentuak egiteko aukera izango da, haurrak dituzten familiei zuzenduta. 10:30etik 11:30era izango da eta horretarako, 690 72 02 64 edo 943 49 45 21 telefono zenbakietara deitu behar da izena emateko.
