Garagardo artisau gaua antolatu du Txintxarrik hamabigarrenez
Aurten, Zumaiako Brewery Land garagardo egilea izango da Txintxarri elkartean.
Zumaia Brewery Landa garagardoa izango da protagonista.Brewery Land Txintxarri elkarteak, artisau garagardo gaua antolatu du hamabigarrenez. Hilaren 24an izango da, eta protagonista berriz, Zumaiako Brewery Land garagardo egilea izango da. Hainbat garagardo dastatzeko aukera izango da: witbier, indian pale ale, belgiarra, american pale ale, imperial stut…
Afaltzeko entsalada, saltxitxak, ukondoa eta brownia izango dira. Horretaz gain, sorpreasak ere izango direla azaldu dute antolatzaileek, zozketa tartean.
Oraindik ere sarrerak gelditzen direla esan dute; horiek lortzeko 608 77 02 59 telefono zenbakira deitu behar da (Txema). Txartelak 35 euroan daude salgai, eta horietako bakoitzetik euro 1 Itsas Salbamendu Humanitariora bideratuko dute.
