Jaizkibel kalea berrurbanizatzeko lanak, bukatuta
Oinezkoen irisgarritasuna hobetu eta kalearen ingurua egokitzea izan da lanen helburua.
Jaizkibel kalea berruzbanizatuta Herri Bizia Jaizkibel kalea urbanitzatzeko lanak bukatu ditu udalak aste honetan. Proiektuaren helburu nagusia oinezkoen irisgarritasuna hobetzea eta kalearen ingurua egokitzea izan dela azaldu du udalak, eta horretarako hainbat lan egin ditu. Bidearen kota espaloien mailaraino igo dute “koexistentzia gune bat sortzeko”; horrek oinezkoei lehentasuna ematen diela gaineratu du. Halaber, espaloiak zabaldu, eta ibilgailuak merkataritza guneetatik zein etxebizitzetatik urrundu dituzte.
Ez dira horretara mugatu lanak: zoladura berritu dute, eta espaloietan baldosa hidraulikoa eta bidean asfalto inprimatua erabili dute. Inguruko argiteria eta saneamendu publikoko sareak hobetu dira, baita euri uren bilketa sistema berria jarri ere.
Bukatzeko, aparkalekuak berrantolatu dituzte, eta hiri altzariak, bankuak eta farolak, alegia, egokitu ditu udalak.
Abuztuaren 24an hasi zituen lanak udalak, eta hiru hilabeteko epea zuen aurreikusia horiek egiteko, baina bost aste lehenago bukatu ditu.
