Pantailen eta sare sozialen eragina, hitzaldira
Miren Ormazabal psikologoak azalduko du pantailen eta sare sozialen erabilerak eragin zuzena duela haur eta nerabeen ongizate emozionalean, autoestimuan eta harremanetan.
Maitane Ormazabal psikologoa.Zurrunbiloa.eus Lezoko Hezkuntza Foroak Maitane Ormazabal psikologoaren hitzaldia antolatu du hilaren 22rako (osteguna). Haren egitekoa izango da azaltzea pantailen eta sare sozialen erabilerak eragin zuzena duela haur eta nerabeen ongizate emozionalean, autoestimuan eta harremanetan. Erabilera arduratsua sustatzeko eta horretarako beharrezkoa den hausnarketarako espazioak eta informazioak eskaintzearen garrantziaz ere mintzatuko da. Kultur Aretoan izango da solasaldia, 18:30ean hasita.
Deskonektatu: pantailen eta sare sozialen eragina gure osasun mentalean izenburupean ezaugarritu du hitz tartea Ormazabalek. Foroko kideek esan dutenez, saioaren helburua familiei zein haur eta nerabeen inguruko pertsonei tresnak eskaintzea da, “arriskuak identifikatzeko, erabilera-ohitura osasungarriak bultzatzeko eta ingurune digitalean laguntza eta orientazioa emateko”. Nerabezaroan, gaztaroan, ongizate emozionalean eta osasun digitalean espezializatutako dibulgatzailea da Ormazabal.
Hitzaldia irekia da, nahi duen oro joan daiteke. Beraz, lezoarrei agertzeko gonbita egin die Hezkuntza Foroak.
