Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oroimenaren ibilbidea eta plaza izango ditu Lezok

Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Lezoko Oroimenaren Plaza aurkezteko ekitaldiak egingo dituzte hilaren 24an (larunbata).

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/10/15

1936ko gerrak eta frankismoak arrasto zital eta sakona utzi zituzten Lezon. Irailaren 13an bete ziren indar faxistak Lezon indarrez sartu zirela, eta testuinguru horretan Etxetxo Lezoko Memoria Historiko Taldeak gertatutako horiek betikotzeko hautua egin du. Agirietan, eta herritarren imajinarioan diren ankerkeriei eta hildakoen izen-abizenei espazio fisikoa emango die. Horregatik, Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Lezoko Oroimenaren Plaza aurkezteko ekitaldiak egingo ditu, Lezoko Udalaren babesarekin, hilaren 24an (larunbata).

Lehenik eta behin, 10:30ean Gurutze Santuaren plazatik hasita, Lezoko Oroimenaren Ibilbidea aurkezteko martxa egingo dute; hasi aurretik hitza hartuko dute Etxetxoko eta udaleko ordezkariek. Ibilbide horren oinarrian udalerriko hainbat eremutan jarritako hamar plaka daude, plaka bakoitzean gune horretan izandako gertakarien gaineko informazioa izango delarik; denetan QR kode bat jarriko da, nahi duenak informazio osoagoa jaso dezan. Beherago ikus daitezke non dauden hamar toki horiek, eta zergatik ezarri diren han. Martxak ordubete pasatxoko iraupena izango du.

Ibilbidea egin ondoren Oroimenaren Plaza inauguratuko dute. 12:30ean hasiko da ekitaldia; Pikukale ondoko plazatxoa da, eta hasteko izen berriarekin udal plaka ofiziala jarriko dute. Horren ostean hainbatek hitza hartuko dute, eta ondoren marmolezko horma-irudi bati oihala kenduko diote: horma-irudi horretan Lezon 1936ko gerran eta frankismoan hil zituztenen izen-abizenak daude. Biktima horien senideak arduratuko dira horma-irudia desestaltzeaz. Osotara 53 izen-abizen ageri dira marmolezko euskarrian: 30 Lezoko herritarrenak dira; bost Jaizkibelgo eta Gaintxurizketako borroketan gildako milizianoenak; eta beste 18ak herriko esklaboen barrakoietan ibilitako bortxazko langileenak. Beheko zerrenda urdinean ikus daitezke horien guztien izen-abizenak.

Ekitaldiaren, eta oro har Lezoko memoria historikoaren berri sakonago izan nahi duena sar dadila herriko memoria historikoaren gordailu den webgunera.

Lezoko Oroimenaren Ibilbidea. Informazio plakak dauden tokiak.

  • 1. Gurutze Santuaren plaza. Gaia: faxisten sarrera Lezon eta Udalbatzaren garbiketa edo depurazioa.
  • 2. Donibane kalea, 12. Gaia: bertan, faxisten hegazkinek Lezoko Zentro Errepublikanoaren aurka jaurtitako bonba batek eztanda egin zuen. Hiru pertsona hil ziren
  • 3. Donibane kalea. Gaia: Espainiako eta Frantziako kontzentrazio esparruetan egon ziren lezoarrei eskainitako plaka.
  • 4. Maisu-maistren monolitoa, Lezo Herri Eskola ondoan. Gaia: maisu-maistren depurazio edo garbiketen gaineko informazioa.
  • 5. Etxetxoko familiaren gunea. Gaia: Etxetxo baserriko familiako lau kide erreketeen zutabe batek hil izanari buruz arituko da.
  • 6. Erresistentzia gunea. Gaia:  eskualdeko tropa faxisten aurkako erresistentziari buruzkoa da. Bost hildako izan ziren Gaintxurizketan eta Jaizkibelgo erresistentzian.
  • 7. Aralar kalea. Gaia: frankismoko esklaboen gunea, Iparragirreko barrakoiak bisitatzeko ibilbidearen aurkezpena.
  • 8. Andreone. Gaia: erbestea. Errepresioa saihesteko erbestera joan behar izan zuten haur eta helduen aipamena.
  • 9. Kale Nagusia. Gaia: tropa faxistak Lezoko plazan sartu zirenean egindako tiroen ondorioz 8 urteko mutiko baten hilketaren kontaketa dago jasota.
  • 10. Oroimenaren Plaza. Gaia: gune honetan, faxistek erail zituzten 53 lagunen izen-deiturak daramatzan monolito bat jarriko da.

 

Oroimenaren Plazako muraleko 53 izen-abizenen zerrenda. 1936ko gerran eta frankismoan indar faxistek hildakoak dira.

Hildako lezoarrak

  • Maria Oiartzabal Lekuona, Domingo Usabiaga Oiartzabal, Crisostomo Enrique Usabiaga Oiartzabal, Sebastian Usabiaga Oiartzabal, Felix Arriaga Zapirain, Esperanza Sein Garmendia, Carmen Ginto Etxegarai, Jose Maria Larreta Intxaurrandieta, Jose Manuel Insausti Martinez, Juan Bautista Aldai Mitxelena, Marcelino Elosua Lizarazu, Jose Francisco Maiora Goitia, Angel Maiso Magaña, Jose Manuel Irazu Lopetegi, Atanasia Sistiaga Garmendia, Estanislao Narbarte Garmendia, Jose Francisco Elosua Lizarazu, Jose Gaztelumendi Legorburu, Santos Perez Arrieta, Pedro Jose Lekuona Garmendia, Juan Domingo Lekuona Landa, Pablo Espina Toquero, Juan Maria Goya Ibargoien, Pedro Etxebeste Añorga, Jose Antonio Pikabea Sagarzazu, Corazon Maria Gorrotxategi Urkiola, Felipe Picatoste Navarro, Jesus Elizondo Estrada, Felipe Sierra Fuertes, Teodoro Gonzalez Arribas.

Lezon hildako milizianoak

  • Alfonso Larrea Itxaso, Celedonio Perez Serna, Antonio Vicente Zapirain, Agustin Urbistondo Rekarte, Constantino Hernandez Ranero.

Lezon hildako esklaboak

  • Candido Arranz Alvarez, Segundo Gomez Arango, Salvador Xarrie Sola, Eloy Garcia Suarez, Angel Fidel Martinez Posadas, Felix Salas Albiol, Carlos Corral Alcala, Jose Mateo Valero, Miguel Sala Coma, Angel Luengo Blazquez, Jesus Martinez Barcia, Jose Menendez Prieto, Alfonso Navarro De Paco, Valentin Perez Palacios, Manuel Onaindia Diaz, Antonio Arjona Lopez, Francisco Atares Agustin, Miguel Bilbao Landajo.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.