Txalaparta euskaltegietara eramango du Harkaitz Martinez de San Vicentek
Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek jasoko dute egun bateko tailerra, hilaren 19tik 29ra bitartean.
Harkaitz Martinez de San Vicentek emango du tailerra. Mintzagun tailerren barruan, Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicentek txalaparta tailerra emango die euskaltegietako ikasleei. Saioak hilaren 19tik 26ra bitartean egingo ditu Oarsoaldeko sei euskaltegietan, egun bat euskaltegiko.
Ikasturtero sei gai lantzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan, eta horietako bakoitzarekin tailer bat antolatzen dute. Tailerrek ordu eta erdiko iraupena izaten dute , eta helburua, gai erakargarri, berri eta gaurkotasuna dutenak euskaraz eskaintzea da, “edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea da helburu nagusietako bat”.
Saioak euskaltegietan
- Hilak 19: Oroitzene AEK Euskaltegian, 09:30-11:00.
- Hilak 20: Errenteriako Udal Euskaltegia, 16:00-17:30.
- Hilak 22: Errenteria-Oreretako Xenpelar AEK, 09:30-11:00.
- Hilak 27: Pasai Antxoko Txirrita AEK, 19:00-20:30.
- Hilak 28: Pasaiako Udal Euskaltegia, 10:00 – 11:30.
- Hilak 29: Oiartzungo Intxixu AEK, 09:30-11:00.
