12 cm erakusketan izena eman daiteke
Pasaiako Udala 12 cm erakusketaren 31. ekitaldia prestatzen ari da, eta hilaren 30a da izena emateko azken eguna.
Pasaiako Udala 12 cm erakusketaren 31. ekitaldia prestatzen ari da, eta bertan parte hartzeko gonbita egin du aurten ere. Parte hartzeko azken eguna hilaren 30a (ostirala) da, eta izen emateak galdetegi bidez egin behar dira. Parte hartu ahal izateko, gutxienez 16 urte izan behar dira.
Parte hartzaile bakoitzak bi obra aurkeztu beharko ditu, eta horiei dagozkien fitxak bete. Muntaketa errazteko, argi eta garbi adieraziko da oharrak atalean obrak nola joan behar diren. Horrez gain, obrek euskarri bereziren bat behar badute, aldez aurretik adierazi behar da hori.
Obraren alde batek 12 zentimetro neurtu behar ditu gutxienez, eta gainerako aldeek ez dute neurri hori gainditu beharko, markoa eta euskarria barne. Erakusketaren izaerari eusteko, udalak adierazi du garrantzitsua dela baldintzak betetzea. Hortaz, ez dira baldintzak betetzen ez dituzten obrak jarriko. Ikus-entzunezko proiekzioei dagokienez, minutu bat eta bi segundo iraun beharko dute.
Obrak Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailera (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe) eraman beharko dira azaroaren 20a baino lehen. Obra guztiak jaso ondoren, erakusketa abenduaren 18an irekiko da, San Pedroko Udal Aretoan.
Iazko obrak
Iazko edizioan aurkeztutako obrak Pasaiako Udaleko Kultura Saileko bulegoan jaso daitezke. Obrak sei hilabetez gordeko dira gehienez Kultura Saileko bulegoan. Epe horren barruan egileek obrak jasotzen ez badituzte, udalak erabakiko du haiekin zer egin. Sei hilabete horiek pasata, ezin izango dira obrak eskatu.
Zalantzetarako helbide elektronikoa eta 943 34 40 34 telefonoa (luzapena 915) jarri dituzte interesdunen eskura.
