Aizpea Otaegi EH Bilduren zerrendan hirugarren Espainiako Kongresurako
Bi agintaldietan Errenteriako alkate izan denak Madrila egingo du jauzi; azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan EH Bilduren zerrendan hirugarren izango da Otaegi Kongresurako.
Eskarmentua duen zalantzarik ez da. 2019an heldu zen Errenteriako Udalaren alkatetzara Aizpea Otaegi, eta atzo zabaldu zuen hurrengo udal hauteskundeetarako hautagai ez zela izango sare sozialetan bideo bidez. Aurretik hartutako zen bi agintaldi baino gehiago ez hartzeko erabakia. Asteburuan EH Bilduren oinarriek baieztatzea falta bada ere, dagoneko publiko eginda Errenteria-Oreretako alkateak Madrilen, eta zehazki, Espainiako Kongresuan jarraituko duela 2019an bere udalerrian hasitako ibilbide politikoa.
Oihane Etxebarrieta hondarribiarra buru duen zerrendan, hirugarren da Otaegi. Esan moduan, hori koalizio subiranistaren proposamena. Azken urratsa falta da zerrenda horiek baieztatzeko, EH Bilduren oinarriek azaroaren 29ko hauteskundeetarako hautagaitzak berresteko aukera izango baitute asteburu honetan, bozketa telematiko bidez.
