AlaBEErga Festen 21 garagardo aukeran
Aurtengoa laugarren ekitaldia izango du AlabEERga festek. Dastatzeko garagardoen artean sei berri izango dira.
AlaBEERga Festeko artxiboko irudi bat Aparretan izango da Alaberga hilaren 22tik 25era bitartean. Makina bisitari jasoko ditu eta bizi-bizi egongo da epe horretan, izan ere, Alabergako jai batzordeak AlaBEERga Festen laugarren ekitaldia antolatu du. Indartsu dator; 21 garagardo, jatorri eta mota askotarikoak izango dira dastatzeko eta horietatik sei gainera, berriak izango dira: Euskal herrikoak zein atzerrikoak, bereziak, arruntak, txigortuak eta horiak… Lau egunez garagardoaren unibertsoa bilakatuko da Alabergako plaza, adi beraz, garagardozaleak. Lau egunetan, 18:00etatik aurrera izango da zabalik azoka.
Aurten izango diren sei garagardo berrien artean, bost bereziak izango dira eta bat arrunta, hala azaldu dute antolatzaileek, eta harago jo: “Zintzurra busti bai, baina jatekoak ere ez dira faltako”. Hala, ukondo errea, saltxitxak, patatak, urtero arrakasta itzela duten txintxortak, eta zehaztu ez duten postre berri bat. Horretaz gain, zozketak eta opariak era izango dira, baita guztia girotzeko zuzeneko musika ere. Ostiralean, hilaren 23an, Deiadar txarangak musikatuko du garagardo azoka, eta larunbatean, berriz, Arka bertsio taldeak.
Alabergako jai batzordeak aukera esku-eskura jarri die bertaratu nahi duten guztiei, “lau egunetan Alabergara etortzeko gonbita egiten diogu herritar orori, zein Oarsoaldeko bizilagunei”.
