Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Biblioteken Egunaren harira jarduera sorta Aldakoenean eta Lekuona Fabrikan

Aldakonea eta Lekuona Fabrikako liburutegiek hainbat jarduera antolatu dituzte Biblioteken Eguna dela eta; hilaren 24an ospatzen da egun hori.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/10/16

Aldakonea eta Lekuona Fabrikako liburutegiek hainbat jarduera antolatu dituzte Biblioteken Eguna dela eta; hilaren 24an ospatzen da egun hori. Egitarauak helduentzako eta haurrentzako euskarazko ipuin kontaketak eta irakurketa sustatzeko proposamen berezi bat bilduko ditu.

Antolatutako jardueren artean, hilaren 21ean, asteazkenean, Hitzen lapurra helduentzako ipuin kontaketa eskainiko du Dorleta Kortazarrek, euskaraz, Lekuona Fabrikan, 18:30ean. Saio honetan, hitzak izango dira kontakizunaren ardatza. Maitatzeko, sendatzeko eta ikasteko hitzik gabe geratu den herri baten istorioa kontatuko du Kortazarrek, kantuen eta ipuinen bidez. 

Otsoko eta Xixili ipuin kontaketa musikatuaz gozatzeko aukera izango dute 4 eta 8 urte bitarteko haurrek, Aldakonean, 17:30ean hasita, berriz, hilaren 23an. Euskarazko saioan, propio sortutako bertso sorta musikatuak tartekatuko dira. Xixili herrian bizi den neska abenturazalea da, eta egunak animalien atzetik igarotzen ditu, txano gorria jantzita, lupa eskuetan eta motxila kristalezko potoz beteta. Otsokume, berriz, basoan bizi da, eta otso nagusiak animalien bila bidaltzen du egunero. Ipuinak bi pertsonaia horien arteko topaketa kontatuko du.

Bi ipuin kontaketetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da online (klik hemen), Lekuona Fabrikan edo Aldakonean. 943 44 96 35 telefono zenbakira deituta ere egin daiteke.

Itsu-itsuan interesgunea jarriko dute martxan halaber, Errenteria-Oreretako bi udal bibliotekek. Bi astez egongo da eskuragarri, eta liburuak mailegatzeko modu original bat proposatuko du. Liburuak paperean bilduta egongo dira, eta, beraz, ezin izango da ez azala ikusi, ezta barruko edukia ezagutu ere. Irakurleek, horrela, liburu bat aukeratzeko ohiko modua alde batera utzi eta ezustekoaren aldeko apustua egin beharko dute.

Liburutegiko jardueretan izena emateko aukera
Azkenik, liburutegiek gogorarazi dute oraindik plaza libreak daudela antolatzen dituzten hainbat jardueratan, helduentzat zein haurrentzat.
Jarduera horietan izena emateko, aurrez aipatutako bideak erabil daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.