Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizihabi programa Donibanera ekarriko dute

Bizihabiren bidez, adinekoek eta gazteek etxebizitza partekatzen dute. Programaren nondik-norakoak azaltzeko, hitzaldia egingo da hilaren 21ean Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/10/16

Pasaiako Adinekoen Kontseiluaren ekimenez, pasaitarrek Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren belaunaldien arteko bizitoki partekatuaren Bizihabi programa gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Programa horren bidez, adinekoek eta gazteek etxebizitza partekatzen dute, haien ongizatea hobetzeko helburuarekin. Bizihabi programaren nondik-norakoak ezagutzeko, hitzaldia egingo da hilaren 21ean (asteazkena) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.

Pasaiako Adinekoen Kontseilua udalaren elkarrizketarako gune bat da, Gizarte Zerbitzuek bultzatuta. Pasaiako hainbat eragile biltzen dira kontseilu horretan, kolektibo horren premiei heltzeko eta bizi kalitatea hobetzeko. Hitzaldian izango dira Aintzane Taberna Pasaiako Udaleko lehen alkateorde eta Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Adrian Lopez Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gazteen Emantzipazioko zuzendaria.

“Udaletik, adineko pertsonek beren bizi-proiektuak autonomiaz, laguntzaz eta ongizatez garatu ahal izateko espazioak eta baliabideak sortzen jarraitu nahi dugu. Horretarako, garrantzitsua da gure udalerrian dauden errealitate eta behar desberdinak entzutea eta hainbat aukera haien eskura jartzea. Bizihabi aukera horietako bat izan daiteke, eta hitzaldi honek aukera emango digu programaren funtzionamendua hobeto ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta Pasaiako pertsona batzuen beharretara egokitzen ote den baloratzeko”, adierazi du Tabernak.

Irekiera instituzionalaren ondoren, Bizihabiko talde teknikoak, Kuvu erakundekoa denak, programak nola funtzionatzen duen aurkeztuko du, eta gune bat prestatuko du herritarrek zalantzak argi ditzaten.

Bi belaunaldiren arteko bizikidetza

Bizihabiren proposamena da etxebizitzan logela bat duten 65 urtetik gorako pertsonek etxea partekatzea aldi baterako bizitokia bilatzen ari diren 35 urtetik beherako gazteekin, talde teknikoak aurretik azterketa lan bat egin ondoren. Programaren bitartez, bi belaunaldien ongizatea hobetu eta gustukoa ez den bakardadea murriztu nahi dute, bizikidetza osoan zehar belaunaldien arteko harremanak eta laguntza profesionala sustatuz.

Bizihabiko taldeak prozesu osoan zehar laguntzen ditu parte hartzaileak. Lehenik, pertsona bakoitzaren profila erregistratzen du, eta bateragarrienak hautatzen ditu. Ondoren elkarrizketa bat antolatzen du, elkar ezagutzeko eta bizikidetza kontratua formalizatzeko. Azkenik, bitartekaritza zerbitzua erabiliz, etengabeko jarraipena egiten du, eta alokairua kobratzea bermatzen du. Eusko Jaurlaritzak, gainera, zerbitzuaren kostuaren %100arekin laguntzen die diruz baldintzak betetzen dituztenei.

“Bizihabi programak eragin positiboa du gazteengan, aldi baterako ostatu eskuragarriagoa baitute eta adinekoei ere mesede egiten baitie; izan ere, adinekoek diru sarrera gehigarri bat jasotzen dute, gainbegiratutako programa batean elkarri konpainia egiteaz gain. Politika bera gustukoa ez den bakardadeari aurre egiteko lagungarria da, eta etxebizitza eskuratzea errazten du”, baietsi du Lopezek.

2023an Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jarri zenetik, Bizihabi programaren bidez 120 bizikidetza kontratu baino gehiago egin dira eta 22.400 gau baino gehiago partekatu dira, aurtengo urrian argitaratutako datuen arabera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.