Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Bukatu da 'Egin abuztua Pasaian' kanpaina

Materrek eta Laurak Batek sustatuta, bi hilabetez ohiko saltokietara ontzi berrerabilgarriekin joatea animatu dituzte herritarrak. 80 saltokik eta 1.340 lagunek hartu dute parte.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/10/16

Bukatu da Materrek eta Laurak Batek abuztuan eta irailean zehar sustatu duten Egin abuztua Pasaian kanpaina. Bi hilabetez ohiko saltokietara ontzi berrerabilgarriekin joatea animatu dituzte herritarrak. Kanpainaren helburua izan da hondakinak murriztea eta eguneroko kontsumo erabakiek ere ingurumena zaintzen laguntzen dutela erakustea. Parte hartzea sustatzeko, Materrek 10 plaza bikoitz zozkatu ditu, bere kubiertatik Jaizkibelgo naturagunea nabigatuz ezagutzeko.

Dinamika sinplea izan dela adierazi du Materrek: bezeroak beren ontzi berrerabilgarriekin joaten ziren parte hartzen zuten saltokietara erosketak egitera. Erabilera egiaztatu ondoren, saltokiak QR kode bat ematen zien, eta Laurak Baten aplikazioaren bidez eskaneatuta, Materren nabigazio bikoitz bat zozkatzeko parte hartzea ahalbidetzen zuen. Orotara, 80 saltokik egin dute bat egitasmoarekin, eta 1.340 lagunek hartu dute parte beren ontziak erabiliz.

Atzo itxi zen ofizialki kanpaina, eta erakunde laguntzaile izan diren Laurak Bat, Mater eta Pasaiako Udala elkartu ziren azken ukituak emateko eta tokiko merkataritzaren inplikazioa aitortzeko. Materrek Laurak Bati zozkatutako nabigazio bikoitzen bonuak eman zizkion, eta Laurak Batek berak helaraziko dizkie irabazleei.

Udalak kanpainaren zabalpenean lagundu du, lau barrutietako informazio pantailen bidez. Horien bidez, egitasmoari ikusgarritasuna eman dio udalak, eta mezua herritar guztiei helarazi die.

Kanpaina

Egin abuztua Pasaian Ni Itsas Zaindari kanpainaren barruan kokatuta dago. Tokiko merkataritzari begirako urteroko kanpaina hori Materrek gidatzen du, eta saltokiak itsasoaren zaintzan inplikatu eta jasangarritasun mezuen bozgorailu bihurtu nahi ditu.

Materrek adierazi du merkataritza txikiak “funtsezko” eginkizuna duela aldaketa horretan: “Herritarrekiko hurbiltasunagatik eta sortzen dituen konfiantza zirkuluengatik, ohitura jasangarriagoak sustatzeko leku pribilegiatua da”. Kanpaina baliatuta, Materrek gogorarazi du hondakinak murrizteko bidea eguneroko erabakietatik hasten dela: “Ehunezko poltsa bat eramateak, ur botila bat erabiltzeak edo ontzirik gabe erosteak beharrezkoak ez diren hondakinak saihesten laguntzen du, itsaso osasuntsuago baterantz eta planeta bizigarriago baterantz hurbilduz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.