Inauteri batzordearen lehen bilera, hilaren 21ean
Herriko talde, konpartsa eta interesa izan dezaketen norbanakoak deitu dituzte parte hartzera.
Inauteri batzordearen lehen bilera egingo du udalak datorren asteazkenean, hilak 21. Helburua inauteri herrikoi eta parte hartzaileak sustatzea dela azaldu du tokiko erakundeak eta aurten ere osatuko dela inauterietako batzordea, horretarako.
Merkatuzarren elkartuko dira, 18:00etan lehen bilera hori egiteko. Udalak, Herriko talde, konpartsa eta interesa izan dezaketen norbanakoak deitu ditu parte hartzera.
