Posta bidezko botoarekin laguntza emango du PSE-EEk
Laguntza zerbitzu hori astelehenetik ostiralera eskainiko dute, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara PSE-EEren egoitzan.
Errenteriako PSE-EEk jakinarazi du azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan posta bidez bozkatu behar dutenentzat laguntza emango duela.
Laguntza zerbitzu hori astelehenetik ostiralera eskainiko dute, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara PSE-EEren egoitzan (Morrongilleta, 12). Kontsultaren bat egin nahi dutenek, ondoko telefono zenbakia erabili beharko dute: 943 51 99 99.
Halaber, gogorarazi du, gaixotasunagatik edo ezintasun fisikoagatik presentzialki botoa eman ezin dutenek etxetik egin dezaketela notario aurrean. Horretan laguntza behar dutenek ere jo dezaketela PSE-EErengana azaldu du alderdi horrek.
Azaroaren 19a izango da posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna.
