Sonia Jacinto EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburu Espainiako Senaturako
Une honetan EH Bilduren antolaketa arduraduna da, Jacinto. Errenteria-Oreretan jaio eta Lezon bizi da.
Sonia JacintoEH Bildu Asteburuan oinarriek baieztatu zain, Sonia Jacinto izango da EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua Espainiako Senaturako. Azaroaren 29an izango dira Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak.
Urte luzeak daramatza Jacintok, Herri Batasunaren Mahai Nazionalaren idazkari aritu zen, baita Bateragune prozesuan parte hartu ere, Sortuko Nazio Antolaketa Arduraduna izan da, eta ondoren EH Bilduren Antolaketa Arduraduna izendatu zuten iaz. Egun horretan ardura horrekin dihardu..
Esan bezala Jacinto da EH Bilduk proposatu duen Gipuzkoako zerrendaburua Espainiako Senaturako; asteburuan, koalizio subiranistaren oinarriek baiezkoa eman beharko diote proposamenari.
