Clara Rangel plaza indarkeria matxistaren kontrako oihu, berriro
Angelukoa Euskal Herriko bosgarren hilketa matxista da urtea hasi zenetik.
Beste hilketa matxista; 2026 hasi zenetik, bosgarrena. Sarriguren otsailean, Basauri eta Sanduzelai (Iruñea) apirilean, Arguedas maiatzean, eta orain Angelun (Lapurdi). 19 urteko emakume gazte batek bere buruaz beste egin du bortxatua izan ondoren. Baionako Sutan kolektibo transfeministak salatu du 19 urteko emakume gazte batek bere buruaz beste egin zuela irailean Angeluko bere etxean, egun batzuk lehenago Baionan bortxaketa jasan eta salatu ondoren.
Euskal Herriko Emakumeon* Mundu Martxak erailketa matxistatzat hartu du kasua eta elkarretaratzera deitu du Euskal Herriko herrietan. Horietako bat izango da Errenteria-Orereta; Clara Rangel plazan egingo dute elkarretaratzea gaur, astelehena, 19:00etan, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Urtea hasi denetik bosgarren hilketa matxista izan da, eta kontaketa ofiziala egiten hasi zirenetik, hau da 2003tik 138. eraildako emakumea.
