Gaur hasiko da Euskarazko Irakurketa Kluba
Xabier Etxanizen gidaritzapean, 'Barazkijalea' liburua landuko dute gaur Antxoko liburutegian, 19:45ean. Saioak irekiak eta doakoak dira.
Gaur (astelehena, hilaren 19a) hasiko da Pasaiako liburutegiek antolatzen duten Euskarazko Irakurketa Klubaren hamaikagarren ikasturtea. Urtean zehar hainbat estilo jorratzen dituzten liburuak landuko dituzte. Saioak astelehenetan izaten dira, 19:45ean, lau barrutietako liburutegietan. Xabier Etxaniz Rojo idazle trintxerpetarra da taldearen gidaria.
Irakurketa klubaren saioak irekiak eta doakoak dira, eta bertan parte hartzeko, komenigarria da landuko den liburua aldez aurretik irakurtzea, egun horretan elkarrekin eta moderatzailearen laguntzarekin solastatzeko. Gaur Han Kang idazlearen Barazkijalea liburua landuko dute, Antxoko liburutegian. Itzulpen bat da, eta Gema Lopez Las Herasek ekarri du euskarara.
