Hodei Harina Gartzia Euskadiko Judo txapelduna senior kategorian
Borrokaldi guztiak irabazita lortu du urrea gazte errenteriarrak.
Hodei Harina Gartzia, podioan urrezko domina zintzilik. Hodei Harina Gartzia Euskadiko Judoko txapela jantzi du senior kategorian. Urnietako kiroldegian jokatu zuten txapelketa; Harina, 73 kiloz azpiko kategorian aritu zen, baita urrea irabazi ere bere borrokaldi guztietan garaipena lortuta. Urrezkoa Eusakdikoan, eta garaipen horrek, Espainiako txapelketarako txartela ekarri dio.
Txapelketa irabazi izana lorpen handia izan da Errenteria-Oreretako gaztearentzat, baita bere dedikazioaren aitortza ere. Euskadiko gaindituta, erronka berria du buruan Harinak orain, Espainiakoan bikaintasunari eustea. Fisioterapia eta kirol teknikari gisa egiten duen lanarekin batera entrenamendu errutina zorrotza duela judokak azaldu dute bere ingurukoek, “astean bospasei egun ematen ditu prestatzen. Plangintza horrek antolaketa, diziplina eta batez ere kirolari gisa hazten jarraitzeko gogoa eskatzen ditu”. Ez dela beti erraza erritmo hori mantentzea gaineratu dute, “hala ere Hodeik erakutsi du etengabeko lanak fruituak eman ditzakeela”.
Datorren hilabetean lehiatuko da Espainiako txapelketarako bere kategorian errenteriarra, “aukera izango du horretan ere erakusteko bere maila, eta kirol horrekiko konpromisoak eta pasioak markatutako ibilbidean aurrera egiteko beste aukera bat izango du”.
