Istripua Lezon Ertzaintzaren patruila autoa eta furgoneta baten artean
Errepide erdian gelditu dira bi autoak eta trafikoa etenda dago une honetan.
Istripua izan da Lezon, N-1 errepidean Bekoerrota kiroldegi parean. Ertzaintzaren patruila auto batek eta beste ibilgailu batek talka egin dute. 20:40 aldera izan da istripua. HITZAk ez du momentuz istripuaren gaineko informazio gehiagorik.
Bideoa, herritar batek HITZAra bidalia da. Bi autoak errepidean gurutzatuta gelditu dira, eta errepide bazterreko hesiaren zati bat ere apurtu da istripuaren ondorioz.
Lezoko Udaltzaingoarekin harremanetan jarri da HITZA informazio eskatzeko baina errepidearen eskumena Ertzaintzarena dela eta udaltzainek ez dutela informaziorik azaldu dute. Une honetan bi biribilguneen arteko errepide zatia, Altamira pareko biribilgunea eta Gaintxurizketarakoa, moztuta dago.
