Koldo Mitxelena Bekarako lanak hilaren 31 arte aurkez daitezke
Deialdi bakoitzak ikerlan zehatza du, eta aurtengoa, Errenteriako migrazio prozesuan XX eta XXI. mendeetan zehar izango da.
Koldo Mitxelenaren izena darama ikerketa bekak. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren aurtengo deialdian, hemezortzigarrena, parte hartzeko epea hilaren 31n bukatuko da. Deialdi bakoitzak ikerlan zehatza du, eta aurtengoa, Errenteriako migrazio prozesuan XX eta XXI. mendeetan zehar izango da. Lan bakarra aukeratuko da.
15.000 eurokoa izango da bekaren zuzkidura, eta iraupena gehienez ere hemezortzi hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta banaka edo taldean aurkeztu ahalko da. Proiektua, ikerketa lana eta memoria euskaraz egin beharko dira. Bekaren gaineko informazio guztia eta deialdiaren oinarriak eskuragarri daude (hemen klikatu).
Euskaraz egindako ikerketa sustatu
Koldo Mitxelena bekak Errenteriaren gaineko ezagutza bultzatu, eta euskaraz egindako ikerketa sustatzeko hauspoa izateaz gainera, emakumeek eta/edo trans pertsonek egindako ikerketa bultzatuko duten ekintza positiboak ezartzea.
