Esnatu dinamikaren jabe dira Lezoko eragileak
Nazio dimentsioko egitasmoa da Esnatu, eta UEMAren barruko herrietan aurkezten ari dira euskararen gainean herrietako eragileak ahalduntzeko eta kontzientziatzeko asmoarekin.
Joan en osteguneko saiokoa da irudia.UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Esnatu dinamikaren berri eman zien joan den ostegunean Lezoko eragile eta euskaltzaleei. UEMAk azaldutakoaren arabera, eremu euskaldunenetan ere euskarak atzerantz egingo duela diote ikerketek, “eta horri erantzuteko eta egoera iraultzeko arduratik sortutako dinamika da Esnatu”, UEMAko kideen arabera. Lezoko Udalak, Lezoko Euskara Kontseiluak eta UEMAk berak antolatu zuten Kultur Aretoko saioan, eta 20 bat kidek parte hartu zuten. Iker Salaberria Euskara zinegotziak eta UEMAko Irati Odriozolak eman zituzten azalpenak.
Nazio dimentsioko egitasmoa da Esnatu, eta UEMAren barruko herrietan aurkezten ari dira herrietako eragileak ahalduntzeko eta kontzientziatzeko asmoarekin. “Era berean”, esan du erakundeak, “eremu euskaldunek bizirik iraun dezaten eragileek har ditzaketen konpromisoen gaineko hausnarketa ere sustatu nahi da”.
