Lezoarrak, hirugarren Segurako Euskal Herrikoan
Ane Jaunarena Cereijo eta Endika Osa Urkizu hirugarren izan dira aurten 50 urte bete dituen Euskal Herriko Bikotetako Dantza Txapelketan.
Seguran lehian izan ziren dantzarien talde argazkia.Goierriko Hitza Euskal Herriko 50. Bikotekako Dantza Txapelketa izan zen jokoan larunbatean Segurako Baratze pilotalekuan. Han parte hartzen izan ziren bederatzi bikoteetatik bik Lezo ordezkatu zuten. Hala, Ane Jaunarena Cereijok eta Endika Osa Urkizuk osatutako bikoak hirugarren postua lortu zuen, Jone Arriaran Lizarralde-German Aranburu Sarasua irabazle azpeitiarren, eta Onditz Esnaola Etxeberria (Andoain)-Gorka Granado Terrones (Sopela) bikoaren atzetik; Granado iaz eta 2021ean txapeldun izan zen, Maren Galvez Garmendia lezoarrarekin batera —2022an eta 2023an bigarren izan ziren—.
Jaunarena-Osa bikoteaz gain, Ihintza Erauskin Lizarazu-Mikel Esnaola Lopez tandemak ere parte hartu zuen mende erdia bete duen txapelketan. Gainera, Danel Castillo Arbona sanjuandarra ere lehian izan zen, Irati Larrañaga Zendoiarekin batera.
